NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Zibersegurtasun industrialeko auditoretza

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/12/18-tik aurrera 2019/12/19 arte: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Industria arloko ekoizpen-ekipoen eta sistemen bilakaera teknologikoaren ondorioz fabrikazio-enpresak erabat konektatuta daude enpresako sarera eta, beraz, Internetera; horrenbestez, zaurgarriagoak dira mota guztietako erasoen aurrean.

Horren ondorioz, sektore industriala mota guztietako zibererasoen jomuga bilakatu da, horrek dakarren arriskuaren areagotzearekin.

Enpresa industrialetako IT arloko profesionalei zuzendutako ikastaro honen xedea da mehatxu nagusiak zeintzuk diren ezagutzea eta sistemen auditoretzaren inguruko hastapenak ikastea.

 

Honako hauei zuzenduta dago:

Enpresa industrialetako informazio-sistemen profesionalak, bai IT arloko arduradunak, bai profil teknikoa duten profesionalak.

 

Betekizunak

  • Windows eta Linux sistemen administrazioari buruzko ezagutzak izatea.
  • Sareen administrazioari buruzko ezagutzak izatea.
  • Sare industrialen eta ekipoen operazioei buruzko oinarrizko ezagutzak izatea.

 

Helburuak

  • Arlo industrialeko zibermehatxu nagusien berri ematea.
  • Sistemen auditoretzako hastapenak, segurtasun-arazoak antzemateko eta aurreikusteko tresna metodologiko gisa.

 

Edukia

4.0 Industriaren hastapenak

Mehatxuak eta arriskuak ICSetan.

OT ingurune bateko sareak

  • Eremuko sarea (instrumentazioa)
  • Kontrol-sarea (PLCs)
  • Ikuskapen-sarea (SCADA, HMI)

RTU vs Modbus TCP/IP

IT eta OTren integrazioa

  • Sareen segmentazioa
  • Trafikoaren kontrola eta analisia

Gehien erabilitako produktuak eta fabrikatzaileak

OT inguruneen zaurgarritasunak

  • Eraso errealak

Azpiegitura kritikoak

  • Definizioak eta identifikatutako sektoreak
  • Aplikagarri diren legeak

Ebaluazioa eta pentesting-a OTn

  • OSINT: Shodan, Zoomeye...
  • Sare industrialak eskaneatzea: Nmap, Plscan, Modscan...
  • Erasoak Kali//Moki-rekin
  • Zaurgarritasunen ustiapena

 

Hizlaria

Jordi Ubach (Osane Consulting). Elektronika industrialeko ingeniaria da. Kontrol industrialeko sistemetan espezializatuta dagoen zeibersegurtasuneko aholkularia da. UCLM unibertsitateak eskaintzen duen Zibersegurtasun Masterreko irakaslea da. Perito judizial informatikoa da. Hainbat ekitalditan eman ditu hitzaldiak: RootedCON, Navaja Negra, Owasp...

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

 

banner

Hurrengo edizioak

Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Data: 2019/12/18-tik aurrera 2019/12/19 arte

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Lekua: BIC Gipuzkoa. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00 tara
  • Iraupena: 10 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Miramon Enpresa Digitala
  • Honek emana: Jordi Ubach (Osane Consulting)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: