NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
World IPv6 Launch, hilabete bat ondoren

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania

2011ko ekainean, mundu osoko webgune eta Interneteko atzipen hornitzaile nagusiek, Google, Facebook, Yahoo!, Akamai eta Limelight Networks, beste 1500 webgunerekin batera, World IPv6 Day-n hartu zuten parte. Mundu mailan egin zen Interneteko protokolo berriaren proba arrakastatsua izan zen. 24 orduko egonaldi koordinatuaz, munduko webgune nagusiek IPv6 Internet globalera iragateko prestatuta daudela frogatu ahal izan zen, zeina modu esponentzialean jarrai dezaken hazten.

2012ko ekainaren 6an World IPv6 Launch-a egin zen.Erronka berri honekin Internet Society-k egun hortatik aurrera ISP nagusiek, ekipamendu egileek eta mundu osoko webguneek modu iraunkorrean IPv6-n eduki, zerbitzu eta ekipamenduak eskaintzeko proposamena egin du.

Donostiako Teknologi Elkartegiak, UPV/EHU-ko Informatikako Fakultateak eta Bilboko Ingenieritza Teknikoko Goi Eskolak, eta i2basque Sare Akademikoak, 2011an hasitako zabaltze egitasmoaren jarraipen gisa antolatu dute Jardunaldia, ondoko helburuekin:

Helburuak

  • IPv6-ren egoera ezagutarazi World IPv6 Launch-az hilabete igaro denean
  • Euskal Herrian IPv6-aren zabaltzea bultzatzatu, bereziki:
    • i2basque-i afiliaturiko erakundeak
    • Cluster eta RVCTI-ak: IPv6 "gauzen Internetean" eta "smart city"-etan (azpiegiturak, garraioa, multimedia, energia, osasuna...)
    • IKT sektoreko enpresak: zerbitzu eta produktu portfolioan IPv6 eskaintzearen abantailak
    • Sare korporatiboak: eduki eta zerbitzuen eskaintza IPv6-n

2012aren hasieratik i2basque Internet Erregistratzaile Lokala (LIR) da (LIR) RIPE NCCn. Geure erakunde afiliatuen artean egokitu diguten barrutiko IPv6 helbideak banatzen ditugu, eta dagoeneko BGP-n ondo iragartzen da.

 

Nori zuzendua

  • i2basque-i afiliaturiko erakundeak
  • IKT sektoreko enpresak (industria eta zerbitzuak)
  • Sare korporatiboak (administrazioa, edukiak, zerbitzuak)
  • Cluster-ak
  • Azken erabiltzaileak

 

Programa

   09:00-09:30   Bertaratutakoen erregistroa
   09:30-09:50   Aurkezpena. Pedro Luis Arias, Xabier Sabalza, Cristina Uriarte, Lore Martínez, Estefanía Morcillo
   09:50-10:15   2basque IPv6-n. Josu Aramberri, José M. Pérez Fuente
   10:15-11:00   IPv6-ren egoera globala. Jordi Palet
   11:00-11:30   IPv6 UPV/EHU-n. Eduardo Jacob
   11:30-12:00   Kafea
   12:00-12:30   Alderdi teknikoak: IPv6 para usuarios. José María Rivadeneyra
   12:30-14:00   Mahai borobila/Eztabaida: IPv6-n erabilera berrikuntza adierazle gisa.
                        Esperientzia eta inpresioak. ISP, IKT enpresa, RVCTI, administrazioaren sare korporatibo eta eduki
                        hornitzaileek hartuko dute parte.

   16:00-18:00   20 minutuko banan-banako elkarrizketak hizlariekin agenda jarraituz.
                        IPv6-aren erabilerara gehitzea planteatzen ari diren enpresa eta erakundeek eman dezakete izena beraien
                        kasu partikularraz kontsultatzeko eta IPv6-ra aldaketa egiteko estrategia posibleak aztertzeko.

 

Informazio osagarria

Zure ordenagailu eramangarria ekar dezakezu dagokion RJ-45 konexio eta kablearekin. Modu horretan, zure ordenagailua IPv6-ra pasatzeko prest dagoen egiaztatu ahal izango duzu.

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: