NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
WordPressen web-aplikazioak gotortzea (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
2020an, 455 milioi webgunek erabiltzen dute WordPress; munduko webguneen % 35 dira.

 

Horregatik, ahultasun eta zibereraso berriak jasateko arrisku handia du eduki-kudeatzaile ezagunak. Ikastaro honetan, gure WordPress nola babestu ikusiko dugu, zibererasoak jasateko arriskua minimoa izan dadin.

Ikastaroan, WordPressen web-aplikazio bat nola gotortu (hardening) aztertuko dugu. WordPressi zer eraso egiten zaizkion erakutsiko dugu, baita haiek arintzeko zer neurri hartu ere.

Ikasle bakoitzak makina birtual bat izango du (bere ekipo lokalean zabalduko da), eta han egingo ditu gotortze-ariketak. Ikasle guztiek jasoko dute ikastaroan azaldutako gai guztiak xehe jasotzen dituen dokumentazioa.

Ikastaro hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

Egitaraua

  • Autentifikazioa babestea
  • Datu-basea babestea
  • Babeskopiak kudeatzea
  • Baimenak konfiguratzea
  • Informazioa itsutzea
  • Monitorizazioa eta erregistroa
  • Segurtasun-pluginak
  • WordPressen ahultasunen analisia
  • WAF ModSecurity-ren oinarrizko erabilera

Norentzat

Web-orrien administratzaileak, web-garatzaileak, informatikako segurtasuneko profesionalak eta informazioaren teknologietako profil teknikoa duten profesionalak.

Betekizunak

  • Web-aplikazioei eta HTTP protokoloari buruzko oinarrizko ezagutza izatea.
  • VirtualBox-en makina birtual bat instalatzea .ova fitxategi baten bidez. Ikastaroa baino egun batzuk lehenago, .ova fitxategia eta hura instalatzeko urratsak azaltzen dituen eskuliburua emango dira.

Hizlaria

Jokin Garcia Etxebarria, informatikako segurtasunaren alorreko profesionala. Freelancea Totem Securityn. Eraso-segurtasuneko profesional ziurtatua. 

 

 

 

banner

 


 

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: