NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
WordPress neurrira, Custom Post Typesekin eta Custom Fieldsekin (online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
WordPressek, zeinak %35eko merkatu kuota baitu Internet guztiarekiko, webgune bat abian jartzeko modu bat da. Potentzia handia du eta nahiko erraza da, plataformaren atzean ekosistema izugarria baitago. Baina, egia esateko, edukiekin lan egiteko orduan bi dira dauzkagun aukera bakarrak: postak eta orriak. Gutxienez seriekoak, izan ere, horretarako sortu zituzten Custom Post Types izenekoak, gure WordPress instalazioan eduki mota desberdinak sortu ahal izateko.

Bestalde, orri bat edo post bat sortzerakoan, erabilgarri izango ditugu aurrez jarritako zenbait eremu, eta horiek informazioz bete ahal izango ditugu. Hori ere aldatu egin ahal izango dugu, Custom Fields erabilita, horrekin geuk nahi dugun post motari eremu pertsonalizatuak gehitu ahal izango baitizkiogu.

Tailer honetan, CPTak sortu eta erabiltzen ikasiko duzu eta gainera bitaminak emango dizkiezu Custom Fields erabilita. Ikusiko duzu oso erraza eta erabilgarria dela zure WordPress instalazioan kudeatzen duzun eduki mota pertsonalizatzea.

Lantegi hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online..

15 lagunentzat mugatua. 

Gaiak

  • Sarrera
  • WordPressen egitura
  • Post: zurekin hasi zen guztia
  • Noiz erabili kategoriak eta noiz CPTak
  • WordPress neurrira, Custom Post Typesekin eta Custom Fieldsekin
  • Custom Post Types
    • Zer dira CPTak
    • Nola sortu CPT bat.
    • Nola erabili CPT bat
  • Custom Fields
    • Zer dira CFak
    • Nola sortu CF bat
    • Nola erabili CF bat
  • CPT eta CF elkarrekin eta nahastuta
  • Elikatu zure webgunea eduki dinamikoarekin
  • Praktika

Norentzat 

WordPress erabiltzaileentzat, plataforman kudeatzen dituzten edukiak pertsonalizatu beharra baldin badute eta seriekoak ematen diguna baino apur bat urrutiago joan nahi badute.

Baldintzak

Esperientzia izatea WordPress plataforma erabiltzen.





NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: