NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
WhatsApp for Business: bezeroa dagoen tokian egotea

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  16 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
WhatsApp Business doako aplikazio bat da. Duela gutxi garatu da, bereziki, enpresa txiki eta ertainentzat. Aplikazio horrekin, enpresek eta negozioek beren bezeroekin harremanetan jar daitezke erraz, mezuak automatizatzeko, antolatzeko eta azkar erantzuteko tresnak erabiliz.

Lantegi honetan honako hau ikasiko dugu: WhatsApp Business kontu bat nola sortu, hura nola lotu telefono finkoko edo mugikorreko zenbaki batekin, profila nola pertsonalizatu eta gure bezeroekin edo erabiltzaileekin zuzenean nola jarri harremanetan -mugikorreko aplikazioen (Android eta iPhone) bidez, bezeroaren webaren bidez edo Windows edo Mac OSx-eko mahaigaineko APP-aren bidez-.

Horrez gain, komunikazio-kanal berriaren hartzaileekin komunikazio efektiboko estrategia bat ezartzen ikasiko dugu, segurtasunaren eta pribatutasunaren lege-alderdiak berrikusiko ditugu eta zenbait produktibitate-jarraibide ezarriko ditugu WhatsApp for Business tresnarekin.

 

Nori zuzenduta

Beren enpresetan eta erakundeetan WhatsApp for Business erabiltzen eta ezartzen ikasi nahi duten edozein sektoreko profesionalei.

 

Helburuak

Lantegi honen helburua da erakundeetan WhatsApp for Business tresna ezartzeak eta garatzeak sortzen dituzten abantailak hedatzera ematea, eta, horretarako, komunikazio efektiboaren estrategiaren eta tresna erabilgarrien erabilera egokiaren garrantzia hartzen da abiapuntu.

 

Eduki nabarmenak

Nola ezagutzera eman norbere burua

Enpresa-profil bat sortu zure bezeroentzako informazio garrantzitsuarekin, adibidez, helbidearekin, negozioaren deskribapenarekin, helbide elektronikoarekin eta web-orriarekin.

Nola bidali mezu gehiago ahalegin txikiagoarekin

Erantzun azkarrak: erantzun azkarrek aukera ematen dizute maiz bidalitako mezuak gordetzeko eta berriz erabiltzeko, eta, horri esker, azkarrago erantzun ahal izango dituzu galderak.

Nola erantzun bat-batean

Mezularitzako tresnak: erantzun ezin duzunean, ezarri mezu bat ez zaudela adierazteko, zure bezeroek jakin dezaten noiz erantzun ahal izango diezun. Horrez gain, ongi-etorria emateko mezu bat sor dezakezu, bezeroei negozioa aurkezteko.

Nola lortu informazioa

Mezu-estatistikak: eskuratu informaziorik garrantzitsuena, adibidez, arrakastaz entregatu, bidali eta irakurri diren mezuen kopurua.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: