NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Urruneko sarbideak zaintzea (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Enpresek eta erakundeek kontzeptu hau izan dute historikoki: erakundean zegoena “ona” edo fidagarria zen, eta kanpokoa “txarra” edo ez-fidagarria. Gero eta hornitzaile gehiagok dute gure aktiboetarako sarbidea kanpotik. Urruneko sarbideen arazo horri telelana gehitu zaio. Erakundearen perimetroa hautsita dago. Orain, zaintza da gorabeherei aurreko egiteko defentsa.

 

Jardunaldiaren helburua da kontzientziatzea egoera berrian segurtasun-neurriak hartu beharra dagoela.

Urruneko sarbidea gure erakundera sartzeko ate bat da, eta, beraz, neurriak hartu behar ditugu gorabehera batek eragin dezakeen arriskua murrizteko.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.


Egitaraua

  • Enpresa edo erakunde batean izaten diren urruneko sarbideak ikusiko ditugu.
  • Sarbide horiek dakartzaten arriskuak.
  • Nola zaindu eta babestu urruneko sarbideak.
  • Sare pribatu birtualak, zerbitzuak emateko aliatuak.
  • Sare-segmentazioa; zer den, zertarako erabiltzen den, eta zer garrantzitsuak diren sarbideak kontrolatzeko.
  • Barneko kontzientziazio-neurriak, erabiltzaileentzako prestakuntza.
  • Telelanak eragindako urruneko sarrerak. Arriskuak eta jardunbide onak.
  • Urruneko sarbideak zaintzeko tresna baten adibidea, CCN-CERT EMMA-VAR Zentro Kriptologiko Nazionalaren soluzioa.

Norentzat

Telelana segurtasunez ezarri nahi duten erakunde edo taldeak, euskarri-zerbitzuak eta mantentze-lanak azpikontratatuak dituzten produkzioburuak.

Hizlaria

Sergio Alejo,telekomunikazio-ingeniaria, Talioko zibersegurtasun-arduraduna.

Talio teknologia-aholkularitza bat da, espezializatua erakundeen eraldaketa digitalari teknologia aplikatzen hainbat jarduera-lerrotan: zibersegurtasuna, soluzioak, ingeniaritza, prestakuntza...

 

 

 

 

banner

 

 

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: