Helburuak
Izaera dibulgatiboa duen ikastaro honetan, mikroenpresei eta autonomoei TicketBAI zer den eta fakturazio-sistema berri honek xedatzen dituen betebehar legal eta tekniko guztietara nola egokitu behar duten azalduko diegu, foru-ogasun bakoitzak ezarri dituen xehetasunak kontuan hartuta.
Edukia
- TicketBAIren aurrekariak eta helburuak.
- Nor dira TicketBAIren zergapekoak?
- Fakturak igortzeko garaian bete beharreko zehaztasun teknikoak: TicketBAIren funtzionamendua
- TicketBAI software bermatzailea: eskakizuna bete ahal izateko hainbat soluzio duzu eskuragarri
- Ziurtagiriak eta sinadura elektronikoa
- TicketBAIren egokitzapen-egutegia
- Zehapen-erregimena
- Zerga arloko pizgarriak: Dedukzio posibleak.
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Euskadi Innova webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.