NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Teknologia kognitiboak eta neuromarketina

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/11/14: Bilbao (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Bazenekien teknologia kognitiboek lagundu diezazuketela zure negozioa haz dadin? Neuromarketina zer den jakin nahi duzu? Badakizu gure erabakien % 85 modu inkontzientean hartzen ditugula?

Neuromarketin-teknologiez arituko dira jardunaldian; erabiltzailearen erantzun objektiboa ezagutzen laguntzen dute teknologia horiek. Erabiltzaileek kanpo-estimuluen aurrean eta erabakiak hartzeko garaian, neuromarketinaz haratago, nola erantzuten duten aztertuko dugu.

Nori zuzendua

Erabiltzaileen esperientziari buruz (norbanakoaren erantzun ez-kontzientetik) informazioa lortzeko eta kanpo-estimuluen aurrean eta erabakiak hartzeko garaian pertsonek dituzten erantzun objektiboak ulertzeko nahia izanik, alor hauetan hobetu nahi duten enpresentzat:

  • Publizitatea: erabiltzailearen eta markaren arteko lotura sortzen duten funtsezko baliabideak identifikatzen ditu.
  • Salmenta-puntuak: motibazioa sortzen duten merkataritza-eremuak eta erosketa-inhibitzaileak detektatzen ditu.
  • Produktuaren garapena: erabakitzen du produktuaren (edo haren erabilera-esperientziaren) zein zatik duen erantzun emozional handiena erabiltzaileetan, produktuaren bilakaeraren aurrekontuan zertan inbertitu erabakitzeko (features, packaging, etab.).
  • Ecommerce: erabiltzailearengan engagement handiena eta zenbait zeregin egiteko orduan estres txikiena sortzen duten guneko elementuak eta bertsioak identifikatzen ditu.
  • Audientziak testatzea: jendeak edukiaren aurrean izandako erreakzioak guk esperotakoak diren begiratzen dugu: estres-maila, eragin emozionala, etab.

Egitaraua

9.50 - 10.00. Izena ematea
10.00 - 10.05. Ongietorria
10.05 - 10.30. Zer da neurozientzia? Nola lagundu diezaioke gure negozioari neurozientziak/neuromarketinak?
10.30 - 10.45. Erabilitako azterketak eta gailuak
10.45 - 11.10. Zer neurkera lortzen dugu erabiltzailearengandik?
11.10 - 11.30. Galderak
11.30 - 12.00. Neuromarketin-sistemaren eta azterketetan erabilitako gailuen erakustaldi praktikoa

Norentzat

Esperientziak diseinatzen profesionalak, UXen eta HCDen profesionalak, produktu-arduradunak, marketin-arduradunak, diseinatzaileak oro har.

Hizlaria

Ana Moya, Tecnaliako eServices Negozio Arloko Proiektuen kudeatzailea (IKTen dibisioa) Informatikan ingeniaria; Gamifikazioan eta Transmedia Narratiban masterra. Erabiltzailearen esperientzia eta giza faktoreak.

Hurrengo edizioak

Bilbao (Bizkaia)

Data: 2019/11/14

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaia Aretoa – Abandoibarra Etorbidea, 3 - 48009 Bilbo (Bizkaia)
  • Ordutegia: 09:50 - 12:00 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Ana Moya (Tecnalia)

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: