NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Talentua erakartzeko tresna digitalak: employer branding

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/05/30: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Talentua duten pertsonak erakartzea eta atxikitzea arazo larria bihurtu da mota guztietako erakundeentzat, eta, ondorioz, enplegu-emaile markaren irudia sortu beharrean daude enpresak. Horregatik, enplegua ematen duten pertsonek beren izaera berritzailea transmititu nahi dute, kultura korporatiboa zabaldu eta hautagaiei konpainiaren irudi atsegin bat eman.

Alor horretan, soluzio digitalak garrantzi handia hartzen ari dira.

Digital recruitment: jokabide-proba digitalen bidez, pertsonen trebetasunak eta gaitasunak detektatzen ditu. Dinamika horiek korrelazio-maila handia dutenez aurrez aurreko proba tradizionalekiko, oso elementu balioetsia dira gero eta konpainia gehiagotan, hautaketa-prozesuetarako.

Erakundeek prozedura berritzaile horiek, garai digitalean sortu direnen gogokoak, sartzen dituzte employer branding edo enplegu-emaile marka lantzeko estrategietan. Baliabide horrek, hautagaiengana hurbiltzeko ez ezik, kostuak txikiagotzeko ere balio du hautaketa-prozesu masiboetan; izan ere, prozesu horien kudeaketa arinagoa bihurtzen da, eta, unibertsalak izanik, distantzia geografikoaren muga gainditzen dute.

Helburuak

  • Soluzio teknologikoak talentuari aplikatzeak zer aukera ematen dituen azaltzea
  • Employer branding edo enplegu-emaile marka enpresaren marka-estrategiaren barruan kokatzea

Egitaraua

Sarrera

  • Teknologia berriak
  • Paradigma berria
  • Inboud marketing edo erakartzeko marketina, talentua erakartzeko

Employer branding edo enplegu-emaile marka

  • Enpresen helburuak eta balorazioa
  • Estrategiaren barruan non kokatzen den
  • Talentua erakartzea
  • Enplegatuaren bide-orria

Enplegu-emaile marka diseinatzea eta marka horren balioa

  • Abantaila teknologikoa
  • Kasu praktikoak

Nori zuzendua

Zuzendariak eta CEOak; Pertsonen Kudeaketako, Eraldaketa Digitaleko eta Marketineko arduradunak, eta alor horietan diharduten pertsonak.

Hurrengo edizioak

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2019/05/30

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204
  • Ordutegia: 09:30 - 11:30 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Íñigo Ocariz, Daniel González, Mikel Escriche (Gestionet)

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: