Bideodeiak egiteko edo pantaila grabatzeko tresna ugari dago, baina askotan tresna horiek aukera gutxi edo oso aukera mugatuak dituzte. Sinestezina litzateke tresna indartsu, doakoa, kode irekikoa eta plataforma askokoa edukitzea pantaila grabatu ahal izateko, iturri desberdinak nahasteko, efektuak aplikatzeko, bideoak esportatzeko, streaming bidez emititzeko...Baietz, ezta? Ba, tresna hori badago, eta OBS Studio deitzen da.
Tailer honetan tresna erabiltzen ikasiko duzu, eta tresnari ahalik eta etekinik handiena ateratzen, ikus-entzunezko kalitateko edukia sortu eta internet bidez partekatu ahal izateko.
Norentzat
Kalitate profesionalarekin eta sarrera iturri bat baino gehiago nahasteko aukerarekin ikus-entzunezko edukia zuzenean edo aurrez grabatua sortu nahi dutenentzat.
Gaiak
- Sarrera
- Interfazea
- Sarrera iturri bat baino gehiago nahastu
- Atzeko planoak kendu
- Iragazkiak
- Markoak eta gainjarritako geruzak gehitu
- Smartphoneko pantailaren argazkia OBSn
- OBS kamera gisa konfiguratu bideokonferentziako appetan
- Zuzeneko transmisioa
- Twitch
- Youtube
- Facebook
Baldintzak
Ez da beharrezko aurretik ezagutzarik edukitzea, baina ikastaroari etekina ateratzeko garrantzitsua litzateke gutxienez ordenagailu bat eta web kamera bat edukitzea.