NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Sormena eta berrikuntza IKTen arloko enpresetan

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:  Interesik gabekoa    2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Guztiok dugu sortzeko gaitasuna, baina sormenerako ahalmena erabilerak garatzen du. Pentsamendu sortzailea berrikuntza-prozesuen katalizatzaile bat da.

 

IKTen arloko enpresek giza talentua sustatu behar dute, gaitasun tekniko onenak bultzatzeko eta, horrez gainera, berrikuntza sortzeko eta aplikatzeko behar diren sormena, eraberritzea eta enpresa-espiritua sustatzeko. 

Helburua

IKTen sektorerako behar diren sorkuntza-gaitasunak eta -trebetasunak sustatu nahi dira tailer honetan. Horretarako, sormen-maila ebaluatzeko test moduko tresna bat diseinatu da, sorkuntza-gaitasun pertsonalak eta hobetu beharreko eremuak identifikatzeko gai dena. Tailerraren helburua da tresna hori probatzea erabiltzaile izan daitezkeenekin.

Egitaraua

Sormenari buruzko sarrera laburra:

  • Zer da?
  • Pertsona sortzaileen ezaugarriak
  • Zer egoeratan bihurtzen da pertsona/talde bat sortzaile? 
Onlineko autodiagnostiko-proba indibidual bat egitea, sormenari buruzkoa: 

Autodiagnostiko-proba autoebaluazioko tresna interaktibo bat da, IKTen alorreko langileek eta arduradunek jakiteko, batetik, zer sorkuntza-trebetasun dituzten, eta, bestetik, identifikatzeko zer trebetasun garatu eta sustatu behar dituzten beren lanpostuan berrikuntza sustatzeko. Autoebaluazioa baliagarria da erabiltzaileek hobeto jakiteko nolako sormena duten eta identifikatzeko zer arlotan jarri behar duten arreta gehiago.

Azkenik, galdetegi bat bete behar da, aurkeztutako tresna hobetzeko iruzkinak eta ideiak jasotzeko.

Norentzat

Sorkuntza-gaitasunak garatzeko interesa duten IKTen alorreko profesionalentzat.

** Ekimen hori Europako Erasmus + Programak finantzatutako INNOSPARK proiektuaren barruan sartzen da. Helburu hau du proiektuak: IKTen alorreko berrikuntzaren eta sorkuntzaren inguruko ezagutza eta trebetasunak sortzea.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: