NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Software librearen aukerak industriarako

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 6 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania

Software librea eraginkorra da. Software librea kalitatezko aukera garbia da, sektore desberdinetako industriaren beharrak asetzen baititu. Programa libre askoren kalitatea eztabaida ezina da, eta garbi frogatuta dago behar-mota guztietara eta egoera jakinetara egokitzeko gaitasun ezin hobea duela. Software librearen eraginkortasuna egiaztatuta dago, eta are sendoagoa da sistemen elkarreragintasuna sustatzen duelako (eta, beraz, sistemen jasangarritasuna).

Software librea balioaniztuna da. Egoera askotako behar informatikoak oso ongi asetzen dituzten irtenbide libre ugari dago, eta egoera horiek geroz eta gehiago dira, aplikazio gehiago eta helduagoak kaleratzen ari diren heinean.

Software libreak berrikuntza teknologikoa sustatzen du. Bere izaerarengatik, software librea gai da barreiatuta dagoen talentua eraginkortasunez elkartzeko eta esparru ugaritako berrikuntzak integratzeko; hala, garatuta dagoena berrerabiltzea bultzatzen da eta berrikuntzari jartzen zaizkion oztopoak gainditzen dira.

Software librea errentagarria da. Software libreak lehiakortasuna sustatzen du eta merkatu lehiakorra sortzen du. Horrek garapenaren, integrazioaren eta mantentze-lanen kostuak optimizatzea ekartzen du. Software libreak baliabideak berrerabiltzea ekartzen du, eta, hala, gastu erredundanterik ez izaten laguntzen du..

Helburuak

Jardunaldi honen helburua da enpresetan software librea erabiltzea sustatzea, Industria 4.0 kontzeptuaren bidez, 2020rako Fabrikazio Aurreratuko Euskal Estrategiak bultzatutako errealitate industrial berriaren barruan. Horretarako, ESLEko enpresek industriaren esparruan garatu dituzten eta arrakasta izan duten negozio eta teknologia ireki garrantzitsuenak erakutsiko dira.

Egitaraua

Jardunaldia bi saio edo lan-mahaitan egingo da, moderatzaile batekin

  • 1. saioa: Industriako aplikazio praktikoak

    • Kudeaketa eta mugikortasuna, mantentze-lanak eta instalazioak egiten dituzten enpresetarako (Kernet Internet eta Nuevas Tecnologias SL)
    • PLCen mundu industriala IoT-arekin transformatzea (Irontec)
    • Software librea kontrol-aplikazioetan eta sistema kapsulatuetan (CODESYNTAX - ZERMIK)
    • Odoo: Open Source ERP eta CRM, enpresa industrialetarako moduluekin (Digital 5 - Ingeos)
  • ATSEDENALDIA - KAFEA

  • 2. saioa: Kudeaketa Industrial Aurreratuko aplikazioak

    • Industry in a Box (Near Technologies)
    • Software Librean oinarritutako gaitze-sistemak (ENTELGY)
    • Ingurune industrialetako ekoizpen-malgutasun eta -segurtasuneko laguntzailea (Innova4B)

Norentzat

Industriarako software libreko aplikazioak ezagutu nahi dituzten pertsona eta enpresentzat.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: