NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Slack: Elkarlaneko komunikazioa talde lanerako (ONLINEKO WEBINARRA)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Slack elkarlaneko komunikazio tresna bat da, zure taldearen komunikazioa eta mezuak zure emailetik urrun kudeatu ahal izateko. Gainera, ezagutzaren oinarri sendoa izan daiteke zure lankideentzat, izan ere, mota guztietako mezuak eta fitxategiak bilatu ahal izango dituzu; oso erraz integratzen da beste aplikazio batzuetan, lantaldeen produktibitatera bideratuta.

Helburuak

Ikastaroa tailer gidatu bat izango da, enpresek ezagutu dezaten Slackek zer eskaini dezakeen enpresan ezarri aurretik. Ikastaroan ikasiko dugu enpresa bateko sail eta proiektuen artean dauden komunikazio lerroak nola zentralizatu eta antolatu.Sortutako langunearekin bat egin eta gero, zure taldeak nabigatu eta hainbat kanalekin bat egin ahal izango du, zuzeneko mezuak bidali, fitxategiak partekatu eta atazen beste kudeatzaile batzuekin integratu, besteak beste. Gainera, trikimailuak eta praktika onak erakutsiko ditugu tresnaren ahalmen guztiaz baliatzeko.

 

Edukia

 

  • Slacken sarrera: aplikazioak, webgunea, ordenagailua eta mugikorra.
  • Slack doako planaren funtzionaltasunak
  • Nola sortu elkarlaneko komunikaziorako ingurune bat zure taldearentzat
  • Langunea sortzea: Rolak. Kideak gonbidatzea
  • Kanal irekiak edo itxiak sortzea
  • Mezuak bidaltzea
  • Zuzeneko mezuak
  • Zure zuzeneko mezuen kanal pertsonala
  • Iragarkiak, oharrak eta jakinarazpenak
  • Nola erantsi fitxategiak
  • Gordailuan bilatzea
  • Slack Calls: deiak, bideokonferentzia, pantailak partekatzea
  • Slackekin integratzeko aplikazio nagusiak
  • Slackbot: erantzun automatikoak

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Euskadi Innova webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: