NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Self-Sovereign Identity, nortasun digitalaren eraldaketa eta horrek enpresa-sarean eta administrazioetan duen eragina

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 5 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Azken urteotan modan jarri da bloke-katea (blockchain). Hain zuzen, askoren iritziz, ahalmen disruptiborik handiena duen teknologia da gaur egun.

Bloke-kateen teknologiak erabat aldatuko ditu gure enpresa-sarea eta gure harreman-eredua, Internetek azken hamarkadetan egin duen bezalaxe. Egiaz, hurrengo urteetan gaur egungo eredu asko deszentralizatzea ahalbidetuko duten teknologia banatuen multzoaren parte da bloke-katea.

Hain zuzen, nortasuna izango da deszentralizazioaren eragin handia nabarituko duten zeharkako eremuetako bat. Azken hamarkadetan ikusi dugu nola joan den nortasuna eraldatzen eredu zentralizatu batetik eredu federatibo berrietara.

Self-Sovereign Identity (SSI) teknologiaren helburua da bloke-kateen bidez (edo haiek gabe) nortasunaren ahalmena erabiltzaileari berari itzultzea, nortasunaren atributuak berak kudeatuz, eta, hala, haren pribatutasuna areagotzea. SSIri esker, erabiltzaileak digitalki frogatu ahal izango du adinez nagusia dela, edo zer hiritan bizi den frogatu ahal izango du, benetako adina, nortasuna edo bizileku zehatza adierazi beharrik izan gabe.

Helburua

Jardunaldiaren helburu nagusia da ezagutzea zer den SSI teknologia, zer nortasun-eskema nagusi erabiltzen ari diren zenbait proiektutan eta zer eragin duen zenbait eremu eta enpresa-sektoretan.

Egitaraua

  • Testuinguru historikoa
  • Bloke-kateak eta deszentralizazioa
  • Nortasun digitalaren bilakaera
  • Self-Soverign Identity (SSI)
  • Arrakasta-kasuak
  • Eztabaida irekia

Norentzat

Bai negozio-ikuspegitik bai teknologikotik nortasun autosubiranoaren oinarriak ezagutzeko eta erabiltzaileen pribatutasunean eta zerbitzu-hornitzaileengan zer eragin duen jakiteko interesa duten guztientzat.

Hizlaria

Oscar Lage Tecnaliako zibersegurtasuneko eta blockchain arduraduna da, hainbat konpainietako aholkularitza-kontseiluko kidea. Hizlaria eta hainbat libururen egilekidea da, eta horien artean nabarmentzekoa: "Blockchain: Interneteko iraultza industriala". Ohiko kolaboratzailea da hedabide orokorretan (tB, irratia, prentsa) eta https://oscarlage.com blogaren egilea da.

Oscar, blockchain (Enterprise Ethereum Alliance eta Hyperledger) nazioarteko aliantza nagusietako kidea da. Alastriako industria nodoaren koordinatzailea da, AMETIC blockchain batzordeko presidenteordea eta baita European Cyber Security Organization (ECSO) bezalako nazioarteko zibersegurtasun-foro nagusietako kidea ere.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: