NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Segurtasuna: hacking etikoa, intrusio testa eta Team Sarea

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/10/17-tik aurrera 2019/10/18 arte: Vitoria-Gasteiz (Araba)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Tailer honen helburua honako hau da: hacking etikoak zertan datzan ezagutzea eta intrusio-test bat nola egiten den ikastea. Horrez gain, sare-talde batek enpresa baten segurtasuna hobetzeko nola lan egiten duen ezagutuko dugu.

Tailer hau zeharo praktikoa izango da, eta testuinguru honetan erabiltzen diren hainbat prozedura eta prozesu ikusiko ditugu.


Honako hauei zuzenduta dago:

Enpresa industrialetako informazio-sistemen profesionalak, bai arloko arduradunak, bai profil teknikoa duten profesionalak.


Betekizunak:

Tailerra erraztasunez jarraitzeko sare eta sistemen administrazioaren gaineko ezagutzak izan behar dira.


Edukia

Sarrera

  • Lan-metodologiak
  • Auditoretza motak

Informazioa biltzea

  • Aurkikuntza
  • Prozesatzea
  • Analisia
  • OSINT: Open Source Intelligence
  • Aktiboen analisia

  • Fingerprinting
  • Aktiboak aurkitzeko teknikak
  • Zaurgarritasunak antzematea

    Zaurgarritasunen ustiapena

  • Ustiapen teknikak
  • Tresnak
  • Ustiapen ostekoak

  • Teknikak
  • Pivoting
  • Pass the Hash (PtH)
  • Mugimendu horizontala / bertikala

  • Hizlaria

    Pablo Gonzálezek Telefónica Digital España enpresan lan egiten du gaur egun, eta aurre-berrikuntza arloko Ideia Zoroen Taldeko arduraduna da. IKTen Segurtasun Masterreko zuzendaria da Madrilgo Unibertsitate Europarrean (UEM). 2017az geroztik Microsofteko MVPa da segurtasun arloan. HackersClub-en sortzailea da eta Flu Project-en sortzailekidea. Zibersegurtasunari buruzko liburu ugari idatzi ditu (segurtasunean espezializatuta dagoen 0xWord argitaletxeak plazaratu dituena) eta nazioarteko hainbat biltzarretan eman ditu hitzaldiak, besteak beste: BlackHat, EkoParty, 8dot8, LeHack, Bsides, RootedCON, DragonJAR CON...


    Izena emateko

    Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

    EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

     

     

    banner

     

    Hurrengo edizioak

    Vitoria-Gasteiz (Araba)

    Data: 2019/10/17-tik aurrera 2019/10/18 arte

    Prezioa: 50 €

    • Agentzia koordinatzailea: Araba Enpresa Digitala
    • Lekua: BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)
    • Ordutegia: 09:00 - 14:00 tara
    • Iraupena: 10 ordu
    • Antolatzailea: SPRI - Araba Enpresa Digitala
    • Honek emana: Pablo González
    • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

    Informazio gehiago




    NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: