NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Segurtasuna: analisi forentse digitaleko hastapenak

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/09/25-tik aurrera 2019/09/27 arte: Vitoria-Gasteiz (Araba)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Nola jokatu behar dugu gure enpresaren sistema informatikoei eragiten dien eraso bat jasan dugunean?

Analisi forentse digitala metodo eta teknika sorta baten bidez gauzatzen da; gorabehera bat dagoenean, gertatutakoaren inguruko informazioa jasotzea ahalbidetzen du, sistemen egoera aldatu gabe eta froga judizial gisa erabiltzeko beharrezkoak diren frogak eta ebidentziak suntsitu gabe.

Tailer teoriko eta praktiko honen bidez analisi forentsearen oinarriak azalduko ditugu, mota honetako gorabehera baten aurren zer eginbehar den jakiteko.


Honako hauei zuzenduta dago:

Enpresa industrialetako informazio-sistemen profesionalak, bai arloko arduradunak, bai profil teknikoa duten profesionalak.


Betekizunak:

Tailerra erraztasunez jarraitzeko sare eta sistemen administrazioaren gaineko ezagutzak izan behar dira.


Edukia

Ebidentzia digitalak

  • Ebidentziak eskuratzea. HW eta SW tresnak.
  • Ebidentziak eskuratzeko metodologia.
  • RFC 3227.
  • Ebidentziak sinatzea.
  • Zaintza katea.

Datuen analisia

  • Ebidentzien analisia.
  • Locard-en printzipioa.
  • Denbora lerroa.
  • Aplikazio forentseen bidez informazioa bilatzea.

Posta elektronikoa

  • Posta elektronikoaren analisi forentsea

Aplikazioen forentsea

  • Datu-sareen forentsea.
  • RAM memoriaren forentsea.
  • Malwarearen analisia.

iOS eta Android gailu mugikorren forentsea

  • Gailu mugikorren segurtasunaren hastapenak
    • iOS sistemen arkitektura eta segurtasuna
    • Android sistemen arkitektura eta segurtasuna
  • Zaurgarritasunak eta exploit-ak
  • Aplikazio mugikorren reversing-a
  • Gailuaren analisia:
    • Ebidentziak gordetzea
    • Gailuaren inguruko informazioa jasotzea
    • SD txarteletik datuak eskuratzea
    • RAM memoriaren iraulketa
    • Barne memoriaren irudi fisikoa eskuratzea
    • Live Forensics
    • SIM txarteletik informazioa eskuratzea
    • Txostena

Peritu-txostena egitea

  • Txostenaren xedea eta elaborazioa.
  • Gakoak.

Incident Response

  • Incident Response Life Cycle: Metodologia
  • Estrategia Incident Response batean
    • Prestaketa
    • Identifikazioa
    • Euskarria
    • Erauztea
    • Berreskurapena
    • Zer ikasi dugu?

Hizlaria

Jordi Ubach (Osane Consulting). Elektronika industrialeko ingeniaria da. Kontrol industrialeko sistemetan espezializatuta dagoen zeibersegurtasuneko aholkularia da. UCLM unibertsitateak eskaintzen duen Zibersegurtasun Masterreko irakaslea da. Perito judizial informatikoa da. Hainbat ekitalditan eman ditu hitzaldiak: RootedCON, Navaja Negra, Owasp...


Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

 

banner

 

Hurrengo edizioak

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Data: 2019/09/25-tik aurrera 2019/09/27 arte

Prezioa: 70 €

  • Agentzia koordinatzailea: Araba Enpresa Digitala
  • Lekua: BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00 tara
  • Iraupena: 15 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Araba Enpresa Digitala
  • Honek emana: Jordi Ubach (Osane Consulting)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: