NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Sareen segurtasuneko auditoretza

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2020/02/19-tik aurrera 2020/02/20 arte: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Tailer honen bidez sare-auditoria egiteko beharrezkoak dituzun ezagutzak jasoko dituzu. Auditoretzan erabiltzen diren eraso nagusiak azalduko ditugu, bai IPv4 bai IPv6 protokoloetan. Horrez gain, erasoengandik babesten ikasiko dugu, baita auditoreak eskura dituen aukerak erakutsi ere. Tailerra ikuspegi praktiko batetik eskainiko da nagusiki.

 

Honako hauei zuzenduta dago:

Enpresa industrialetako informazio-sistemen profesionalak, bai IT arloko arduradunak, bai profil teknikoa duten profesionalak.

 

Betekizunak 

  • Sareen administrazioari buruzko ezagutzak izatea.

 

Helburuak

  • Enpresen barneko sareei eragiten dieten arrisku eta zibermehatxu nagusien berri ematea.
  • Sareen auditoretzako hastapenak, segurtasun-arazoak antzemateko eta aurreikusteko tresna metodologiko gisa.

 

Edukia

Sareetako segurtasunaren hastapenak

  • OSI eredua eta TCP eredua
  • RFCs

Trafikoaren analisia

  • TCPIP komunikazio-eredua
  • Wireshark, trafikoaren analisia egiteko
    • Iragazkiak
    • Saioak berriz mihiztatzea
    • Zatitutako trafikoaren ikuskapena
  • Tcpdump iragazkiak

Trafikoaren analisia 2 geruzan - Estekadura geruza

  • ARP protokoloa
  • ARP spoofing

Paketeen manipulazioa IPv4n

  • Network Packet Manipulation
  • Scapy
  • Sareko protokoloen fuzzing-a
  • SSL Strip eta SSL Strip+
  • NTP Delorean

IPv6ko erasoak

  • IPv6 helbideratzea
  • NDP protokoloa
  • Extension headers
  • Trantsizioa IPv6rantz.

Aplikazio-geruzako erasoak

  • SNMP
    • Protokoloaren formatua
    • Protokoloaren gaineko erasoak
  • DNS
    • Protokoloaren xehetasunak
    • Caching eta Cache poisoning erasoak

IDSIPS sistemak

  • IDSIPS baten funtzioak
  • Analista baten funtzioa detekzioan
  • Paketeak berriz mihiztatzea IDSIPS sistemetan

 

Hizlaria

Álvaro Nuñez-Romero. Teknologiaren, segurtasun informatikoaren eta maker munduaren zalea da. Hardware hacking arlora zuzendutako hainbat proiektu burutu ditu, baita zibersegurtasuna eta maker mundua integratzeko ikerketak egin ere. Telefónicaren Zibersegurtasun Unitateko laborategian egiten du lan, ElevenPaths-en.

Irudi eta soinuen ingeniaria da. Komunikazioen eta Informazioaren Teknologien Segurtasunean Masterra egin zuen. Espainiako hainbat unibertsitatetako Zibersegurtasun Masterretan irakasle aritzen da, baita hackersClub Academyn ere. Nazioko eta nazioarteko hainbat biltzarretan eskaini ditu hitzaldiak: BlackHat Europe (2017an eta 2018an), Navaja Negra, HoneyCON, Sh3llCON, EuskalHack, h-c0n, ApiDays eta TomatinaCON, besteak beste.

Liburu bat ere idatzi du: "Arduino para Hackers: PoCs & Hacks Just for Fun" (0xword argitaletxea). 

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

 

banner

Hurrengo edizioak

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2020/02/19-tik aurrera 2020/02/20 arte

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00 tara
  • Iraupena: 10 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Álvaro Nuñez-Romero
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: