NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Python, datuak analizatzeko. Hastapenak

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 11 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/07/04-tik aurrera 2019/07/05 arte: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Pythoneko datu-analisiaren hastapenak ikusteko ikastaro bat da. Datuak analizatzeko Pythonen dagoen ekosistema biziari goi-mailako ikuspegi bat eman nahi zaio, eta azaldu zergatik erabiltzen den hainbeste tresna hori testuinguru horretan.

Hizlaria I+Gko ingeniaria eta autodidakta bat da, eta askotan egin behar izan dio aurre eskura informazio-kantitate izugarria izateari eta ikerlerro bat hautatu edo baztertu behar izateari.

Ikastaro honekin, erraztu egiten da hautatze- edo baztertze-prozesu hori, eta orobat balio du abiapuntu gisa, interesdunak bere kabuz gai horretan sakontzeko, aukera-sorta zabal bat eskainiz lanari ekiteko, eta aukeretako bakoitzean aurki lezakeenaren laburpen bat emanez.

Helburuak 

Ikastaroaren helburua da datu-analisiaren ekosistemaren ikuspegi orokor bat ematea Pythonerako, hizlariaren I+Gko ikuspegitik. Hala, bertaratzen direnek errazago erabaki ahal izango dute beren proiektuetan datuak analizatzeko Python erabiliko duten, edo beste tresna bat.

Ikastaroan, hasteko, Pythonen oinarriak azaltzen dira, labur-labur, eta, horretarako, parte-hartzaileek ezagutzen dituzten beste lengoaietan oinarrituko da hizlaria.

Oinarri horretatik abiatuta landuko da Pythonek zer erabilgarritasun duen datuak analizatzeko, eta ikastaroko tresna nagusia aurkeztuko da: Pandas tresna. Errendimendu eta ahalmen handia dituelako eta oso erabilerraza delako erabiltzen da.

Amaieran, Pandasen ahulguneak aztertuko dira, baita horiek gainditzeko zer aukera dagoen ere. Orobat ikusiko dira datuak analizatzeko beste tresna batzuk, eta haiek zertarako diren.

Azalpen horiek guztiak goi-mailako ikuspegitik egingo dira, arreta kontzeptuan jarrita, ez xehetasunetan.

Norentzat

  • Beren ibilbide profesionala datuen analisira bideratu nahi duten garatzaileak, sistema-administratzaileak, etab.
  • Datu-analisiari buruzko ikuspegi orokor bat izan nahi duten pertsonak, senior lanpostua izanagatik nolabaiteko ezagutza teknikoa dutenak.

Baldintzak

  • Programazioari buruzko ezagutza; edozein lengoaia.
  • Datu-analisiari buruzko jakin-mina

Egitaraua

Pythonen hastapenak

Datu-analisia: Zergatik Python?

Liburutegi interesgarriak:

  • Pandas
    - Oinarriak eta arrazoiak
    - Beste tresna batzuekiko konparazioa
    - Mugak eta hobekuntza posibleak
    - Pandas ekosistemak
  • Beste tresna batzuk eta adibideak
    - Big data inguruneetako paralelizazioa
    - Lengoaia prozesatzea
    - Matematika sinbolikoa eta sare neuronalak
    - Web Scrapinga
    - Arakatzailea automatizatzea
  • Gogoetak eta ondorio nagusiak

Hurrengo edizioak

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2019/07/04-tik aurrera 2019/07/05 arte

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204
  • Ordutegia: 09:30 - 13:30 tara
  • Iraupena: 8 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Ekaitz Zárraga (ElenQ Technolgy)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: