NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
IKT produktu eta zerbitzuen berrikuntza merkaturatzea

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Europa gero eta kontinente berritzaileagoa bihurtzen ari da pixkanaka. Europa 2020 Estrategiaren erdigunean jarri da Berrikuntza, funtsezko zeregina baitu enpresen hedapenean, enplegu-sorreran eta hazkunde ekonomikoan.

ETE gazteek (0-5 urte) marketineko esperientzia eta ezagutza falta dutenez, lan handiak izaten dituzte egunero, beren produktu eta zerbitzu berritzaileak merkaturatzeko; zailtasun handiekin egiten dute topo, ez dira merkatura garaiz eta modu egokian iristen, eta, hala, negozio-aukera handiak galtzen dituzte.


Helburuak

Hau da jardunaldi honen helburua: berrikuntza beren prozesuetan txertatua duten eta aldaketarekiko jarrera irekia duten erakundeei laguntzea, hobeto posiziona daitezen merkatu globalean. Horretarako, sakon landuko ditugu funtsezko alderdi batzuk: teknologiari balioa ematea, teknologiaren transferentzia, merkaturatzea eta saltzea. Orobat ikusiko ditugu IKT produktu eta zerbitzuen berrikuntza merkaturatzearekin erlazionatuak dauden eta arrakasta izan duten kasu batzuk.

Egitarua (behin-behinekoa)

  • Teknologiaren transferentzia
  • Arrakasta-kasuak: Lean-Startup aplikatzea
  • PNLa erabiltzea saltzeko
  • Marketin-plana... Eraso-plana!
  • INN-COMMERCE: zer den eta nola lagundu diezazukeen

Norentzat

ETE-etako profesionalak (bereziki ETE gazteetakoak), autonomoak, hezitzaileak eta trebatzaileak, IKT produktu eta zerbitzuen berrikuntza eta garapenari buruz ikasi eta gai horietan sakondu nahi dutenak.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: