NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Produktu digitaletarako diseinu-sistemen hastapenak (online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2020/06/10: online
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Diseinu-sistemak webguneak modu eraginkorragoan eraikitzen laguntzeko aldez aurretik definitutako arau edo puzzle-pieza huts batzuk baino zerbait gehiago dira, hau da, lan-metodologia oso bat dira.

Jardunaldi honetan diseinu-sistemekin lan egiten ikasiko dugu, bai eta ematen dizkiguten onurak zein diren ere. Bertan, prozesu osoa gauzatuko dugu, hala nola proiektuaren kontzeptualizazioarekin hasi, diseinu-sistema gauzatu eta, ondoren, erabili egingo dugu, gora joaten jarraitzeko.


Helburua

Diseinu-sistema bat ezartzen ikastea egiten dituzten produktu digital guztietan, ekoizpen-kostuak murritzeko eta Web/App onenak lortzeko.


Honako hauei zuzenduta dago:

Proiektuen kudeatzaileak, kontuen exekutiboak, garapen eta marketin arduradunak, UX/UI diseinatzaileak eta Frontend maketatzaileak.


Programa

1. Diseinu-sistemen hastapenak:

  • Zer dira eta zertarako balio dute.
  • Diseinu sistemen onurak eta arazoak.
  • Kasu arrakastatsuak.

2. Diseinu-sistema baten definizio estrategikoa:

  • Dokumentu praktiko bat sortzea, betekizunak identifikatzen dituena.
  • Sitemap eta flowchart desberdinen definizioa.
  • Goi-mailako template-ak eta wireframe-ak identifikatzea.

3. Estilo-liburutegi bat sortzea:

  • Proiektuaren zuzendaritza artistikoa.
  • Atom Design: atomoak, molekulak eta organismoak

4. Tresnak:

  • Diseinu Sistema baten eraikuntza azaltzeko, Sketch, Craft eta Invision DSM erabiliko ditu irakasleak. Funtzionamendua beste diseinu-tresna batzuei aplika dakieke, hala nola Figmari. Diseinu Sistemekin lotura estua duten beste tresna batzuk ere aipatuko ditugu, hala nola Abstract edo Storybook.

Hurrengo edizioak

online

Data: 2020/06/10

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Araba Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 17:00 - 19:00 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: Araba Enpresa Digitala
  • Honek emana: Edorta Ramírez (LIN3S - No te pierdas en las redes)

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: