NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Praktika onak Zibersegurtasunean (Euskal Encounter)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/07/25: Barakaldo (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Enpresa garen neurrian gero eta ugariagoak dira eraso informatiko bortitzak jasotzeko aukerak. Horregatik erakutsi nahi dizkizugu ekoizpen etenaldiez, informazio ihesez, identitate ordezkapenez eta finantza arriskuez babesteko har ditzakezun segurtasun neurriak eta praktika onak.

Jardunaldi honen bidez zibersegurtasunak duen garrantziaren berri eman nahi dizugu, enpresek sortzen dituzten datuen babesaren ikuspuntutik. 

Helburuak:

  • Enpresa batek jaso ditzakeen erasorik ohikoenak ezagutzea.
  • Eraso informatiko baten aurrean ekintza plan azkar bat izatea.
  • Enpresa barruan dauden profil desberdinentzako (erabiltzaile, teknikari, langile…) mehatxu informatikoak ezagutzea.
  • Negozioak jarraipena izan dezan informazio gakoaren segurtasuneko praktika onak jasotzea. 

Nori zuzendua

ETE enpresako zuzendari nagusiei eta informatika edo finantza ataleko arduradunei. 

Egitaraua

  • Sarrera
  • Lanpostuko arriskuak
  • Enpresarentzako mehatxurik garrantzitsuenak
  • Ahultasunak eta informazio kritikoak negozioko postu bakoitzean
  • Gorabeherak kudeatzeko ibilbide orria.
  • Gomendioak

Izena emateko

Ekitaldi hau 2019ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Hurrengo edizioak

Barakaldo (Bizkaia)

Data: 2019/07/25

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bilbao Exhibition Centre (BEC)
  • Ordutegia: 11:00 - 13:00 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Sergio Alejo (Talio)

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: