NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
PowerPoint erabiliz 'motion graphics' bideoak sortzea

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 6 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/10/18: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
'Motion graphics' bideoak edo animazioak testu, forma, irudi, marrazki eta grafikoetatik abiatuta mugimendua sortzen duten bideoak dira. Osagai mota horiek maneiatu eta animatzeko gai dela aprobetxatuz, PowerPoint tresnak posible egiten du ezaugarri horiek dituzten edukiak bideo formatuan egitea.

Diapositibetan eta aurrez aurreko aurkezpenetan oinarritutako PowerPoint lanen ideia tradizionala aldatzea posible da orain. Diapositiba horiek eszenatzat hartu eta osagai jakin batzuk animatu egin daitezke, mugimendu sentsazioa emateko eta kontatu nahi dugun historia indartzeko.

 

Helburuak 

Tailer honen helburua PowerPoint aurkezpenen ezagutza klasikoak berrerabiltzen ikastea da, horiek egokitu eta ideia, proiektu, produktu edo zerbitzu bat transmititzeko gai den bideo bat egiteko. Ondoren, bideo horiek webguneetan, sare sozialetan edo beste edozein tokitan erabili eta argitaratu ahal izango ditugu.

Helburu hori praktikatuz lortuko dugu. Sarrera teoriko batetatik abiatuta, ezagutza desberdinak aplikatuko ditugu, ordenagailuan bertan egindako adibide praktikoen bidez ezagutza horiek barneratzeko. 

 

Ondokoei zuzenduta dago: 

Merkataritza eta marketin arduradunak, gerenteak eta, oro har, PowerPointen gaineko oinarrizko ezagutza daukaten edozein sektoreko profesionalak, tresna hori bideo-animatuak egiteko bideratu nahi dutenak.

 

Programa 

  • Diapositibatik eszenara.
  • Motion Graphics bideoaren planteamendua.
  • PowerPointen beharrezkoak diren tresnak.
  • Testuekin lan egitea eta horiek barne hartzea.
  • Lerroak eta marrazkiak.
  • Irudiak.
  • Formak.
  • Atzealdeak.
  • Osagaien animazioa.
  • Trantsizioak aprobetxatzea.
  • Eszenen patroiak.
  • Zifren eta datuen aurkezpena.
  • Grafikoak (barrak, sektoreak, eta abar)
  • Esportazioa.
  • Webgunean, sare sozialetan, YouTuben eta abarren sartzea.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

Hurrengo edizioak

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2019/10/18

Prezioa: 30 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina
  • Ordutegia: 09:30 - 13:30 tara
  • Iraupena: 4 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Daniel Arrilucea
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: