NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
PowerPoint erabiliz 'motion graphics' bideoak sortzea (Euskal Encounter)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
'Motion graphics' bideoak edo animazioak testu, forma, irudi, marrazki eta grafikoetatik abiatuta mugimendua sortzen duten bideoak dira. Osagai mota horiek maneiatu eta animatzeko gai dela aprobetxatuz, PowerPoint tresnak posible egiten du ezaugarri horiek dituzten edukiak bideo formatuan egitea.

Diapositibetan eta aurrez aurreko aurkezpenetan oinarritutako PowerPoint lanen ideia tradizionala aldatzea posible da orain. Diapositiba horiek eszenatzat hartu eta osagai jakin batzuk animatu egin daitezke, mugimendu sentsazioa emateko eta kontatu nahi dugun historia indartzeko. 

Helburuak 

Tailer honen helburua PowerPoint aurkezpenen ezagutza klasikoak berrerabiltzen ikastea da, horiek egokitu eta ideia, proiektu, produktu edo zerbitzu bat transmititzeko gai den bideo bat egiteko. Ondoren, bideo horiek webguneetan, sare sozialetan edo beste edozein tokitan erabili eta argitaratu ahal izango ditugu.

Helburu hori praktikatuz lortuko dugu. Sarrera teoriko batetatik abiatuta, ezagutza desberdinak aplikatuko ditugu, ordenagailuan bertan egindako adibide praktikoen bidez ezagutza horiek barneratzeko.  

Nori zuzendua

Merkataritza eta marketin arduradunei, gerenteei eta, oro har, PowerPointen gaineko oinarrizko ezagutza daukaten edozein sektoreko profesionalei, tresna hori bideo-animatuak egiteko bideratu nahi dutenei.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2019ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: