NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
PowerPivot, datu-bolumen handiak analizatzeko

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   175 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/07/02-tik aurrera 2019/07/03 arte: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Microsoft Power Pivot Microsoft EXCELen tresna berria da, eta datu-bolumen handiak analizatzeko aukera ematen du Business Intelligence teknologia aplikatuz.

PowerPivotek aukera ematen du datuak bizkor eta erraz bilatzeko, aldatzeko eta atzitzeko, orduak eman ez ditzazun pentsatzen nola erauzi datuak, nola egin kalkuluak, nola egin aginte-taulak (dashboard), grafikoak eta txostenak.

Business Intelligence-ren - Big Data/Small Data -onura izugarriak aprobetxatzeko aukera ematen du PowerPivotek. Business Intelligence ezinbesteko tresna da enpresen ofimatikarako. Hainbat iturritako datuen analisia automatizatzen eta denbora errealean eguneratzen diren txosten grafiko eraginkorretan erakusten ikasiko duzu.

 

Norentzat

Neurtzean, monitorizatzean eta erabaki eraginkorrak hartzean interesa duen edozein profesionalarentzat.

 

Helburua

Zure enpresaren eta proiektuen datuak analizatzea eta arriskuak detektatzeko, aukerak aurkitzeko eta erabakiak bizkor eta segurtasunez hartzeko txosten grafiko aurreratuak egiteko prozesua automatizatzea.

 

Egitaraua

I. Datuak PowerQuery-rekin kargatzea eta Excelen aginte-taulak osatzea PowerPivot, PowerView eta PowerMap erabiliz

Erabiltzaileak gaitzea aginte-taulak sor ditzaten, taulak eta grafiko dinamikoak analizatzeko Power Pivot, Power View eta Power Map tresna aurreratuak erabiliz. Datu-baseak fitxategi baten barruan modelatzen eta oso modu profesionalean aurkezten ikastea simulazioak, grafikoak, irudiak eta DAX formulak sortuz, eta edozein lekutako baliabideak erabili eta eredu bakar batean bateratuz. Beraren bidez, zenbait datu-iturri erlazionatu eta eraldatu egin daitezke taula dinamikoak erabiliz, eta txosten, grafiko eta adierazle berriak sor daitezke, haien bidez arazoak aztertu eta erabaki egokienak hartu ahal izateko. 

  • Aginte-taulen hastapenak
  • Datuak PowerQuery-rekin kargatzea
  • PowerPivot
  • DAXen hastapenak
  • Power Map
  • Datuak tokiaren eta denboraren arabera bistaratzea ahalbidetzen du
  • Datuak 3Dn analizatzen ditu, eta datuen "film" interaktiboak sortzen. 

II. Alderaketa: PowerBI Desktop eta Excel

  • PowerBI Desktop 

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

Hurrengo edizioak

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2019/07/02-tik aurrera 2019/07/03 arte

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00 tara
  • Iraupena: 10 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Inés Pascual (Mondragon Unibertsitatea)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: