NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Podcast-ak sortzea, profesional independenteentzat eta ekintzaileentzat (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2020/07/14-tik aurrera 2020/07/16 arte: Online
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Podcast-a eduki-formatu bat da, azken urteotan asko hazi dena eta etorkizun handia duena.

Oso erraz erabiltzen dira eta egunero egiten ditugun ekintzekin bateragarriak dira, horregatik dira idatzizko formatuak edo bideoak baino erakargarriagoak. Eduki-sortzaile gisa, ekoizteko errazak direnez eta kostu txikia behar dutenez, bereziki egokiak dira edozein marka, negozio edo ekintzaileren eduki-estrategiaren parte izateko.

Monetizazio-aukerei esker, halaber, negozio bilaka daitekeen jarduera bat izan daiteke. Sektore jakin batzuetan, gainera, abantaila bat dauka: oraindik lehia handirik ez dagoela.

Horregatik guztiagatik, podcasta da azken urteetan gehien hazi den formatuetako bat, eta sektore asko eta askotarikoak ari dira haren aldeko apustua egiten.

Tailer honen bidez, parte hartzaileek podcast bat argitaratzen hasteko definitu beharreko elementu nagusiak landu ahalko dituzte. Tailerra amaitzen denean, euren podcast propioa ekoizten hasteko moduko "briefing" bat izango dute.

Tailer hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.  

Honako hauei zuzenduta dago

Tailer hau "podcasting"aren munduan lehen pausoak eman nahi dituzten edozein sektoretako profesionalei eta ekintzaileei zuzenduta dago, bai podcastak komunikazio-estrategian sartzeko bai euren edukien monetizazioa negozio bihurtzeko.

Edukia

  1. Zer da podcast bat?
  2. Podcast independentea vs irrati komertziala.
  3. Zergatik egin podcast bat?
  4. Podcastaren gaia.
  5. Formatuak eta eskaleta.
  6. Ekipamendua eta kostuak.
  7. Oinarrizko softwarea eta hosting-a.
  8. Diseinu grafikoa.
  9. Copywritinga eta gidoia.
  10. Grabazioa eta lokuzioa.
  11. Edizioa eta musika.
  12. Prozesu dinamikoak.
  13. Podcasta argitaratzea eta zabaltzea.
  14. Monetizazioa, estatistika eta rankingak.

Baldintzak

Komeni da eskura dituzten aurikularrik onenak erabiltzea parte-hartzaileek.

Informazio osagarria

Parte-hartzaileek inprima daitekeen dokumentazioa jasoko dute: lantegiko edukien laburpen bat eta bide-orria egiteko laneko txantiloiak.

Dokumentazio inprimagarri hori, berez, laneko tresna bat izateko eta parte-hartzaileei proiektuak diseinatzen laguntzeko pentsatua dago.

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

Hurrengo edizioak

Online

Data: 2020/07/14-tik aurrera 2020/07/16 arte

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 09:00 - 12:00 tara
  • Iraupena: 9 ordu
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Celestino Martínez (Consultor, conferenciante y divulgador especializado en retail marketing)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: