NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
PLCtik IOTra: Denbora errealeko sistemak ezartzea, hodeiko zerbitzuen bidez

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/09/17-tik aurrera 2019/09/18 arte: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Datu-analisiko proiektuen eta adimen artifizialaren garapenari esker, zeinak hodeiko sistemei esker garatu baitira, aukera dugu orain arte ezinezkoak ziren proiektuak martxan jartzeko, modu erraz eta intuitiboan.

Hodeiak aukera ematen digu ekoizpen-ekipoetatik informazioa jaso, informazio hori prozesatu, gorde eta bistaratzeko, eta, baita ere, analisi aurreratuko ereduak sortzeko, aukera emango dutenak adimen artifizialeko proiektuak denbora errealean integratuta garatzeko.

Ekoizpen-ekipoetako informazioa jaso eta modu erraz eta intuitiboan hodeira bidaltzeak aukera ematen digu informazioa prozesatzeko sistemak sortzeko (Scada sistema tradizionaletatik bestelakoak). Sistema berriek hauek hartzen dituzte barnean: denbora erreala, informazio-biltegiratzea, informazioa denbora errealean nahiz historikoan bistaratzea, bai eta jokaera-ereduak garatzea ere, aukera emango dutenak machine eta deep learning sistemak garatzeko, adimen artifizialeko sistema oso bat lortu arte.

Egitaraua

  • Hodeiko sistemak 4.0 industrian - Adimen artifizialeko sistema bat ezartzeko faseak
  • PLC informazioa eskuratzea Node-RED bidez, informazio hori aurreprozesatzea eta hodeira bidaltzea
  • Denbora errealean arkitektura oso bat sortzea, Azureko zerbitzuen bidez
  • PowerBI Pro-ren bidez panelak denbora errealean diseinatzea
  • PowerBI aplikazio batean txertatutako panel historikoen bistaratzea eta ETLa
  • ML Studioren bidez, Machine eta Deep Learning denbora errealean ezartzea

Norentzat

Industriako O /IT arloko profesionalak, edo denbora errealean IoT/IIoT garapenak ezarri nahi dituzten konpainietako ordezkariak, hodeiko adimen artifiziala oinarri.

Betekizunak

Beharrezkoa da Azure/PowerBI Pro zerbitzuen demo kontu bat izatea, doakoa edo profesionala. Halakorik eduki ezean, ikastaroan sortuko da.

 

Hurrengo edizioak

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2019/09/17-tik aurrera 2019/09/18 arte

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00 tara
  • Iraupena: 10 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Julen Manzano (dataset)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: