NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Paperik gabeko 4.0 bulegoa ezartzea Metaposta erabiliz

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  21 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Tailer honetan erakunde baten barne-komunikazioak arautzen dituen esparru juridikoa aurkeztuko dugu, eta erakunde baten barne-dokumentuak langileei entregatzeko kanal digital seguru bat sortzea ahalbidetzen duen irtenbide bat ezagutuko dugu. "Nomina elektronikoa" edo mugikorretik lan-kontratu elektronikoa sinatzea bezalako kontzeptuak sakonean garatuko ditugu eta sortzen diren zalantzak argituko ditugu.

Era berean, hainbat praktika egiteko aukera izango dugu, horrela, bertaratutakoek METAPOSTAk eskaintzen duen proposamena oso erreza dela ikusiko dute.


Honako hauei zuzenduta dago:

Giza baliabideen, administrazio-sailen eta informazio-sistemen arduradunak eta, oro har, erakundearen komunikazioak legezko bermeekin eta inbertsio eta kostu finkorik gabe sinplifikatu eta digitalizatu nahi dituen edonor.  


Betekizunak

Tailerrean hainbat ariketa praktiko egingo ditugu. Zure ordenagailu eramangarria ekarri nahi baduzu (gomendagarria da, baina ez da ezinbestekoa), baldintza hauek izan beharko ditu: 

  • Sistema eragilea: Windows 7 edo berriagoa.
  • Ziurtagiri elektronikoa: software formatuduna baldin bada, instalatuta egon beharko da; txartel formatuduna bada, PINa ikasita.
  • Smartphone bat (iOS / Android).

Horrez gain, komeni da ziurtagiri elektronikoa ere ekartzea, nahiz eta halakorik izan gabe ere tailerrera etor zaitezkeen.

 

Helburuak

  • Parte-hartzaileei nomina digitalari buruzko eta laneko kontratazio elektronikoari buruzko araudia ezagutaraztea.
  • "Sinadura elektronikoa"eta "kontratu elektronikoa" kontzeptuak azaltzea eta horiek ezartzeko aukerak eta betekizunak erakustea.
  • "Kontratu elektronikoa" ezartzeko proiektuen benetako adibideak erakustea:
    • Merkataritzako kontratazioa.
    • Laneko kontratazioa.
    • Zerbitzuetako kontratuak.
  • Prestakuntza-kanal bakoitzeko lan-kontratu elektrikoaren kasu praktiko bat berrikustea. 

Programa

Sarrera

  • Testuinguru juridikoa.
  • Zergatik da orain horri ekiteko unea?
  • Kanal berria sortzea.
    • Baimena.
    • Hirugarren baten bitartez zerbitzua ematea.
  • Intzidentziak jakinarazi eta kudeatzea.
    • Nola entregatzen ditugu sarbide-datuak?
    • Erabiltzaileen zalantzak argitzeko prozedura.
  • Ohiko intzidentzien kudeaketa.
    • "Nik nire papera nahi dut."
    • "Ez daukat ordenagailurik".
    • "Ez dut gakoa gogoratzen."

1. ariketa praktikoa: instalatu eta konfiguratzea

  • MdElivery tresna instalatu eta konfiguratzea.
  • "Metabox" postontzia sortzea: alta masiboa eta banakako alta.
  • Dokumentazio arrunta bidaltzea eta dokumentua postontzian bistaratzea.

2. ariketa praktikoa: dokumentuak bidaltzea

  • Kanpoko batengandik jasotako dokumentuak banatzea.
  • Norberaren dokumentuak berriro izendatzea.
  • Biderkatzailea.
  • Dokumentazioa bidaltzea eta postontzian bistaratzea.

3. ariketa praktikoa: dokumentu bat elektronikoki sinatzea

  • Dokumentuak elektronikoki sinatzea.

4. ariketa praktikoa: kontratuak eta berariazko baimen elektronikoa

  • Alderdi juridikoak.
  • "Metasinadura" zerbitzuaren aurkezpena.
  • Beharrezko MdElivery konfiguratzea.
  • Kontratu bat sinatu eta bidaltzea.
    • Ziurtagiri elektronikoarekin sinatzea.
    • Sinadura biometrikoa - eskuz idatzitakoa
    • Mugikorraren bidezko sinadura: "One Time Password".

Ondorioak

 


 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: