NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Optimizatu zure profil profesionala LinkedIn-en

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  17 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Gomendioak, aurkezpenak eta kontaktuak beti izan dira negozio- eta lan-aukera berriak lortzeko modurik onena, eta esparru digitalean ere gauza bera gertatzen da. Hala ere, mota horietako konexioak sortzeko, beharrezkoa da aipatu dugun helbururako nagusia den sare sozialari buruzko ezagutza aurreratuak izatea: Linkedln.

Tresna horri probetxua ateratzeko lehen urratsa gure helburuak argi izatea da. Helburuak definitu ondoren, profil optimizatua eraiki behar dugu helburu horiek lortzeko. LSO (SEO Linkedln-en) teknikak landuko dira; hots, edukien estrategiak eta erakartzeko estrategiak. Linkedln-en eta Linkedln-erako tresnak ikusiko ditugu.

Ba al dakizu zer puntuazio egiten duen Linkedln-ek zure profilari buruz? Horren arabera, posizio bat edo beste emango dizu; beraz, puntuazio hori nola hobetu daitekeen ikusiko dugu.

 

Nori zuzenduta dagoen

Helburu profesionalak lortzeko Linkedln-en eragin handiko profila izan behar duten erdi- edo goi-mailako profileko edozein sektoretako profesionalei.

 

Helburuak 

Linkedln-en ikusgarritasuna izango duen profila nola sortzen den jakitea. Hala, nork bere marka pertsonala hobetuko du kontaktu kualifikatuak sortzeko eta lan-aukerak sortzeko.

   

Programa 

  • LinkedIn-en oinarriak
    Tresnaren oinarrizko alderdiak, funtzioak eta erabilerak jorratuko ditugu.
  • Profil bikaina
    Ez da nahikoa datuak betetzea, "profil bikaina" lortzeko honako hauek landu behar baitira: ikusten diren alderdiak eta sartzen ditugun edukiak, horien hurrenkera eta gaineratzen dugun materiala.
  • SEO LinkedIn-en (LSO)
    Sare sozial batean egoteko helburu nagusia jendeak zu aurkitu ahal izatea da, batez ere zure publiko objektiboak. Horretarako, Linkedln-en posizionatzeko giltzak zein diren ezagutu behar da.
  • Kontaktuak kudeatzea
    Sare sozial guztiak bezala, Linkedln-en indarraren oinarria zure kontaktuen boterean datza. Beraz, kontaktu horiek balio erantsia emateko, funtsezkoa da behar bezala kudeatzen ikastea.
  • LinkedIn-en funtzioak
    LinkedIn-ek funtzio asko emango dizkizu. Horiek guztiak sakon aztertu behar dira, ahalik eta etekin handiena nola atera daitekeen jakiteko.
  • LinkedIn-en eta Linkedln-erako tresnak
    Linkedln-en zure presentzia indartzen lagunduko dizuten tresna ugari daude, barrukoak nahiz kanpokoak. Horiek guztiak ezagutu eta ustiatzen badituzu, emaitza ikusgarriak lortuko dituzu.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: