NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
"OpenMaker" sortu da, fabrikatzaileen eta makerren komunitate bat elkarlanean aritzeko eta fabrikazioan berrikuntza bultzatzeko

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania

Topaketa ireki horretan, OpenMaker izeneko proiektua aurkeztuko dugu, baita manufaktura-enpresen behar errealak asetzea helburu duten fabrikazio irekiko prototipoak garatzeko ideien lehiaketa ere.

Lehiaketan, 20.000 euroko 5 sari banatuko dira lau zentroetako bakoitzeko 5 proiektu pilotu hobeen artean.

EBk finantzatu du OpenMaker proiektua, eta helburu du Europako manufaktura-ekosistema eraldatzea, fabrikatzaileen eta maker mugimenduaren arteko elkarlanerako eta elkarrizketarako sare berri bat eratuta. Industry 4.0aren ildo berean, proiektuak xede du sektorea negozioen, produkzio-prozesuen eta produktuen alorreko eredu jasangarriagoetarantz bultzatzea.

Nola ezagutu dezake fabrikazio-enpresa batek, lehen eskutik, zer den maker mugimendua, nola funtzionatzen duen eta zein onura dauzkan? Nola ezagutarazi diezazkiekete makerrek beren ezagutzak manufaktura-enpresei? Eta nola ezagutu ditzakete haien kezkak? Nola lortu daiteke bi mundu horiek elkarrekin lan egitea eta bata bestearen onuragarri izatea nazioartean? Nola lotu dakioke Industria 4.0 berrikuntza irekiari?

Galdera horiek erantzuteko asmoz sortu da Open Maker, Europako proiektu bat, tokiko eta nazioarteko komunitate bat sortzea helburu duena, honako hauek elkartu daitezen: makerrak, asmakizunetan eta berrikuntza teknologikoan ardaztutako kultura berri bateko profesionalak, eta produktuei nahiz produkzio-prozesu eta negozio ereduei dagokienez berriztatu nahi diren industria-sektoreetako fabrikatzaileak.

OpenMaker proiektua Europako lau tokitan garatzen ari dira: hain zuzen ere, Italian, Espainian (Tecnaliaren parte-hartzearekin), Eslovakian eta Erresuma Batuan. Tecnalia, bestalde, LES (Local Enabling Espace) bat sortzen ari da; alegia, Euskadin kokatuko den ekintza-zentro bat, besteak beste, honako helburu hauekin: maker komunitatea dinamizatzeko jarduerak gauzatzea, manufaktura-enpresen beharrak identifikatzea eta ekosisteman parte hartzen duten eragile guztien ikuspegia bateratzea.

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: