2018ko lehen networking OpenMaker saiora gonbidatzen zaituztegu. Otsailaren 22an izango da, ostegunarekin, Tecnaliaren Zamudioko instalazioetan (204 eraikina).
10:00etatik aurrera, beren ideia bikainak garatzeko Espainian diru-laguntza eta babesa jaso duten proiektuak aurkeztuko ditugu. Talde irabazleek beren lehen zirriborroak eta kontzeptu-probak erakutsiko dizkigute, eta aukera ezin-hobea izango da elkar ezagutzeko eta harreman-sareak osatzeko.
Hauek dira proiektu irabazle batzuk: hiriko nekazaritza jasangarria, hiriko gune berdeen diseinua, zeramikaren sektoreko berrikuntza, metalezko kostu txikiko 3D inprimaketa eta mendekotasunen bat duten pertsonen erorketak hautemateko sistemak. Horiei buruz hitz egingo dugu bileran. Bere ikuspegia eta esperientzia ekarri nahi dituzten profesionalek parte hartzea espero dugu, izan sektore horietakoak, izan beste sektore batzuetakoak. Denak zarete ongi etorriak.
Horrez gain, OpenMaker plataforma digitala aurkeztuko dugu, eta erkidegoaren onerako diren funtzionalitate berriak identifikatuko ditugu. Bidali zuen ideiak era iruzkinak!
Bilera bukatutakoan, elkarrekin kafe bat hartzeko aukera izango dugu, baita aurrerago kolaborazioak egiteko moduak bilatzekoa ere!
Gogan izan: Otsailak 22, 10:00. 204 eraikina, Bizkaiko teknologia-parkea (Zamudio)