NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Open Data Euskadiko datu irekiak berrerabiltzea: zenbait adibide praktiko

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  6 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Azken urteotan, Open Data mugimenduak indar handia hartu du mundu luze-zabalean; izan ere, herri administrazio askok euren datuak irekitzeko aukera sustatu nahi dute berriz erabiltzeko moduko euskarrietan eta erabilera-lizentzia irekien bidez.

Open data Euskadi (http://opendata.euskadi.eus) Eusko Jaurlaritzaren datu irekien atari bat da; 2000 dataset baino gehiagoko datuen katalogoa du eta bost urte baino gehiagoko ibilbidea du.

Tailer honen bidez, garatzaileei erakutsi nahi zaie zein aukera dituzten datu irekiek; horretarako, benetako berrerabilerei buruzko zenbait adibide erakutsiko zaie, beti modu praktikoan.

 

Norentzat

Datu irekietan interesa duten garatzaileak. Zenbait adibide praktiko azalduko dira Phyton/Django eta Java bidez. Parte-hartzaileek nahiago duten lengoaia erabili ahal izango dute ariketak egiteko.

 

Egitaraua

  • Open Data Euskadi: Eusko Jaurlaritzaren datu irekien ataria. Zer datu dauden datuen Katalogoan. Eusko Jaurlaritzaren datu irekien lehiaketak.
  • Kasu praktikoa: Csv-n gordetegietako datu irekiekin egin diren bi berrerabilerei buruzko azalpen laburra. EAEko kirol instalazioak eta Zor Publikoaren Bilakaera.
  • Kasu praktikoa: Open Data Euskadi datuak berariazko API-ren arabera erabiltzea.
  • Kasu praktikoa: Euskadiko Autonomia Erkideko elkarteen erregistroko datuekin lan egin.
  • Datu irekiak berrerabiltzeari buruzko beste adibide labur batzuk.

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: