NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Nomina elektronikotik paperik gabeko bulegora (4.0)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  6 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/12/17: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Paperik gabeko bulegoa, gaur egun, oraindik, erakunde askotan aplikatzeko kontu bat da eta, nahiz eta teknologia eremu profesional eta pertsonal guztietan oso azkar hedatu den, ez dute lortu administrazioaren eta pertsonen kudeaketaren eremuan orokortzea. 4.0 bulegoa lehengo “Paperik gabeko bulego” kontzeptuaren 4.0 industriaren paradigma berrira eginiko egokitzapena da.

4.0 bulego hori gaur egun posiblea da eta, gainera, gure gailu mugikorretik lan-informazio guztia eskura izateko gero eta orokorragoak diren eskariei eman beharreko erantzuna da. Nomina elektronikoa aukera anitz dituen kanal digitala gaitzen duen beharrezko lehen urratsa da; gaurko jardunaldiko kasu batean ikusiko dugunez, administrazioarekin eta pertsonen arloaren eta giza baliabideen kudeaketarekin zerikusia duten prozedura gehienetatik papera ezabatzea ekar dezake. 

Helburuak

  • Entzuleei komunikazio digitalei aplikagarri zaien araudiaren gako batzuk hurbiltzea
  • “Komunikazio egiaztatu”en kontzeptua azaltzea, 4.0 Bulegoaren garapenerako oinarri gisa
    • Norabide bakarreko komunikazioak: Nomina eta 10T
    • Norabide biko komunikazioak: Lan-kontratua / Baimenak / Baja-agiria
  • Kasu praktikoen aurkezpena

Norentzat

Kudeatzaileak, lan-zuzenbideko profesionalak, giza baliabideetako arduradunak, administrazio-sailetakoak, informazio-sistemetakoak eta, oro har,erakunde baten kudeaketa sinplifikatzeko eta digitalizatzeko interesa duen edozein pertsona, une bakoitzean indarrean dagoen araudiari jarraikiz.

Egitaraua

09:30 Testuingurua:
          - Indarreko legezkotasuna
          - Kontzeptuak
          - Oztopoak

10:15 Jardunbide Egokiak:
          - Dispertsio geografikoaren erronka
          - Ikasle aplikatua - IBAISCANBIT

11:15 Galderak eta elkarrizketa parte-hartzaileekin 

Hurrengo edizioak

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2019/12/17

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina
  • Ordutegia: 09:30 - 11:30 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Oscar Diaz de Otazu (IBAISCANBIT), Amaia Moreno eta Asier Orio (METAPOSTA)

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: