NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Nola hobetu zure backend-aren testing-a (online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2021/01/21-tik aurrera 2021/01/22 arte: Online
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Bezero-zerbitzari, MVC, arkitektura hexagonalak, aplikazio monolitikoak, mikrozerbitzuak, DDD… software garapena etengabeko bilakaeran dago. Bai arkitektura eta metodologi berriak sortzen direlako, bai programazio lengoai edo liburutegi berriak sortzen direlako. Testak gure bizitzan sartu ziren orain dela urte batzuk bilakaera honen ondorioz. Geroztik, geroz eta gehiago daude eguneroko softwarearen garapenean, kalitatezko produktu eta kodea lortzeko bide gisa.

Gure lanbidean eguneratuta egoten saiatzen gara, baino testen inguruan dauden berritasunekin ere berdin jokatzen al dugu? Ba al dakigu zeintzuk diren gure eguneroko lana errazteko sortu berri diren tresna, liburutegi edo metodologi berriak arlo honetan? Ezagunak al zaizkizu TestContainers, Contract Testing edo Mutation Testing?

Adibide baten bidez kontzeptu hauek eta beste aholku batzuk aukeztuko dizkizuegu modu praktiko batean. Gure esku ditugun tresnak ezagutu eta gure proiektu/egoeraren arabera gehiago komeni zaizkigunak erabiltzeko irizpideak edukitzea da formakuntzaren helburua.

Formakuntza backend-eko aldean zentratuko da bereziki, baino kontzeptu zein tresna batzu frontend-an aplikagarriak dira ere.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Norentzat

Java garatzaileei eta proiektu eta kodearen kalitateaz arduratzen diren Project Manager-ei zuzenduta dago bereziki.

 

Baldintzak

Gomendagarria da testing buruzko oinarrizko ezagutza izatea. Adibidetan erabiliko den “stack” teknologikoa pixka bat jakitearekin nahiko izango da (hau da, Java, Spring Boot, Maven).

 

Gaiak

  1. Sarrera
  2. Test unitarioak hobetzen (Static, JUnit5ren nobedadeak)
  3. Integrazio testak hobetzen (Testcontainers, Contract Testing)
  4. Testen kalitatea nola zaindu (Mutation Testing)
  5. Oraindik gehiago dago (beste testing motak, beste tresnak...)

 

Hizlariak

Jessica Aguado, Software developer Arima Software Designen.
Orain dela asko testing-arekin topatu nintzen. Baino duela 10 urte izan zen, TDD kurtso bat eta gero, nire ikuspegia aldatu zela eta nire eguneroko lanean erabiltzen hasi nintzela. Horrez geroztik, kalitatezko produktu eta kalitatezko garapena testik gabe egitea ez dut posible ikusten. Testak egitea ez da erraza eta niretzat etengabeko ikaskuntza bat da. Arimako blogean eta Dzonen aurkitu nazakezue testing eta kalitateari buruzko artikuluak idazten.

 

Hurrengo edizioak

Beteta

Online

Data: 2021/01/21-tik aurrera 2021/01/22 arte

Prezioa: 30 €

  • Agentzia koordinatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 09:30 - 11:30 tara
  • Iraupena: 4 ordu
  • Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Honek emana: Jessica Aguado (Arima)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: