NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Nola definitu zure merkataritza elektronikoaren negozio-estrategia (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Jardunaldi honetan, Pablo Renaudek gure onlineko negozioari zentzua eta bideragarritasuna emateko zer prozesuri jarraitu behar diogun erakutsiko digu.

Alderdi hauei buruz hitz egingo dugu saio honetan: balio-proposamena, lehiakortasuna, kanalak, negozio-eredua, bereiztea, errentagarritasuna, bideragarritasuna eta hazkunde-estrategia. Termino konplexuak diruditen arren, horien guztien atzean joko-arau batzuk, sen ona eta esperientzia pixka bat eta jardunbide egokiak baino ez daude.

Osagai horiekin onlineko negozio sendo, errentagarri eta hazteko ahalmena dutenentzako errezetak prestatuko ditugu. Ikusiko dugu oinarri on bat izateak erraztu egiten duela gero onlineko negozio hauetan marketina, eragiketak, bezeroarentzako arreta eta lan komertziala gauzatzeaP.

Pablo Renaudek 20 urteko eskarmentua du negozio digitalak sortzen. Ebolution-en sortzaile eta estrategia-zuzendaria da. Ziclotech Distribution-eko marketplace ekimenen arduraduna eta Universidad Ecommerce-ko zuzendari akademikoa da. Horrez gainera, irakaslea, hizlaria eta merkataritza elektronikoko proiektuen mentorea da Espainiako hainbat negozio-eskolatan.

Jardunaldi hau Webinarjam bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

 

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

 

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: