NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Motion Graphics sare sozialetarako (online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Gaur egun, sare sozialak komunikaziorako oinarrizko tresna bihurtu dira. Izan ere, marken eta haien jarraitzaileen arteko etengabeko komunikazioa dela eta, eduki-fluxu ikaragarria sortu da gure gailuetako pantailetan. Hain eremu saturatuan, Motion Graphicsek aukera ematen digu gure postak nabarmentzeko eta arreta modu eraginkorragoan erakartzeko.

Tailerra online emango da zoom bideo-konferentzia plataformaren bidez.
Edukiera mugatua: 10 pertsona.

 

Helburuak

  • Parte-hartzaileak oinarrizko tresnetan trebatzea, sare sozialetan dituzten profilen edukiak animatzeko.
  • Motion graphicsek produktu edo enpresaren komunikazioari egin diezaiokeen ekarpena ulertzea.
  • Gure post animatuen "engagement" hobetzeko estrategiak eta tip-ak ikastea.

  

Norentzat

Sortzaileak, community managerrak, diseinatzaile grafikoak, ilustratzaileak, publizistak, ikus-entzunezkoen profesionalak.

 

Baldintzak

  • Adobe tresnei buruzko oinarrizko ezagutzak.
  • Illustrator
  • Photoshop
  • Ordenagailuan Illustrator/Photoshop eta After Fx eduki behar dira instalatuta. (Adobeko doako probaren bertsioarekin balio du)

 

Programa

1. Saioa: motion graphics eta publizitatean duen erabilera

  • Motion graphics-aren historia laburra
  • Motion graphics erabilera onen adibideak sare sozialen estrategietarako
  • Diseinu estatiko batetik mugimenduan dagoen erabilera batera
  • Industriaren erreferenteak

  

2. Saioa: Kaixo After Effects!

  • Programaren sarrera
  • Panelak eta lanerako espazioa
  • Konposizioak
  • Oinarrizko mugimendua
  • Tipografia
  • Maskarak
  • Gure diseinuak optimizatzea illustrator eta Photoshopen, ondoren AfterFx bidez animatzeko
  • Soinua
  • Interneterako animazioak eta formatu optimoak renderizatzea


3. Saioa: Motion for likes

  • Sare sozialetan animatutako posten estrategia planifikatzea
  • Sare sozial bakoitzaren formatuak eta erabilerak bereiztea
  • Animazio luze baten segmentazioa hainbat postetan
  • Loopak, post infinituak
  • IG stories. 9:16 egokitzapenak 
  • Sare sozialetan animazioak posteatzeko tip-ak 

  

4. saioa: proiektu pertsonala

  • Animazioaren aurreko storyboard eta zirriborroa
  • Gainerako parte-hartzaileekin partekatzea
  • Animazioa
  • Prozesuan sor daitezkeen zalantzak argitzea
  • Renderizazioa

  

Irakaslea

Xabi Mendibe. Diseinatzaile grafikoa eta freelance animatzailea, 7 urteko esperientzia duena Motion Graphics arloan. Fuss estudioaren sortzaileetako bat (https://fussmakers.tv/). Bere lanak animazio-teknika desberdinak eta irudia eta bideoa uztartzen ditu, betiere diseinu grafikoaren ikuspegitik. Mediapro eta La Caña Brothers animazio estudioetan eta telebista ekoiztetxeetan lan egin du. Merkataritzaren eremutik kanpo, bere ekoizpenaren zati bat esperimentazioko proiektu pertsonaletara bideratzen du. xabimendibe.com




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: