NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Motibazioa negozioaren hobekuntzaren ardatz

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 6 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania

BIZ: barne-mezua – Lehentasuna: kritikoa

"Barneko Inteligentzia Zerbitzuak (BIZ) sumatu du enpresa barruko zein kanpoko motibazioa izugarri jaitsi dela: bai maila pertsonalean, eguneroko lanean, bai bezero mailan, haiekiko dugun harremanean. Gure MOG makinak ("Motibazioa Ororen Gainetik") adierazle kezkagarriak neurtu ditu. Egoera latz hau konpondu ezean, desmotibazioaren zulo beltzak irentsiko gaitu, eta, han, iluntasunak, hotzak eta bakardade izugarri batek harrapatuko gaitu. Azkar eta eraginkortasunez jokatu behar dugu. Horretarako, misio hau proposatzen dizugu:

Eman izena ikastaro honetan, eta:

  • Pertsonen motibazioari buruzko gakoetan sakonduko duzu.
  • Gamifikazioa eta haren teknikak ezagutuko dituzu. Kideen ohiturak eta jokabideak, barne mailan (giza baliabideetan) eta kanpo mailan (enpresan eta bezeroetan), aldatzeko motibazioa eragingo duten jarduerak ezagutuko dituzu. 
  • Arrakasta-kasuen bidez esperimentatuko duzu, haietatik ikasiz.
  • Esperientzia gogoangarri baten bidez, gure neurketa-makinari motibazio- eta ongizate-maila gorenaren balioak ateratzen lagunduko diguzu. 

Helburuak

  • Pertsonok edozein jardueraren aurrean, batez ere giro ez-ludikoetan, dugun motibazioaren garrantzia ezagutzea.
  • Gamifikazioa zer den ikastea; batez ere, pertsonen motibazioa zenbait testuingurutan areagotzeko erabiltzen diren elementuak, joko-teknikak, metodologia eta tresnak ezagutzea.
  • Gamifikazioaren ezarpena arrakastaz egin duten kasuak ezagutzea.
  • Ikastaroan zehar, gamifikaziozko ikaskuntza-esperientzia bizi izatea.

Egitaraua (**) 

  • Aurkezpena eta misioa 
  • Jolasak eta jostaketa
  • Gamifikazio-estrategia: metodologia eta tresnak
  • Zorroztasun zientifikoa: motibazioari buruzko teoriak eta metodoak
  • Joko-mekanikak, -dinamikak eta -elementuak 
  • Kasu praktikoak
(**) Ikastaroa ikaskuntza-esperientzia gisa planteatzen da, eta dibertsioa egun osoko elementua izango da. 

Norentzat

Gamifikazioa zer den, zer oinarri dituen eta zer teknika erabiltzen dituen jakin nahi duten guztientzat. Helburua gamifikazioak eskain ditzakeen aukerak, bai enpresa barnean (egunerokotasunean), bai kanpoan (bezeroekiko), identifikatzen jakitea da, eta negozioa hobetzea.

Hizlariak

Ana Moya
Informatikako goi-mailako ingeniaria (Deustuko Unibertsitatea, 1996). 2015eko martxoan, "Gamificación y Narrativas Transmedia" ("Gamifikazioa eta Transmedia Narratiba") izeneko masterra bukatu zuen, Bartzelonako Negozio eta Ekintzailetza Eskolan. Couseraren "Gamification" ("Gamifikazioa") ikastaroa egin zuen Kevin Werbach-en eskutik (Pensilvaniako Unibertsitatea). Anak eskarmentu zabala du erabiltzaileen motibazioa eta konpromisoa hobetzeko proiektuak garatzen, gamifikazio-teknikak erabiltzen eta jokoak diseinatzen, bai eta ikasketa-inguruneei aplikatutako motibazio-eredu berriak eta helburuak lortzeko jokabide-aldaketak lortzeko zer egin ikertzen ere.

Leire Bastida
Konputazio Zientzietan doktoratu zen, Deustuko Unibertsitatean, 2008an, eta, 2011ko otsailean, PMP egiaztagiria lortu zuen (2017an berritua). 2012an, Executive MBA bat bukatu zuen ESEUNEn (Bilbo); eta, 2015ean, Gamifikazio eta Transmedia Narratibari buruzko master bat egin zuen, Bartzelonako IEBSn. Leirek esperientzia zabala du ikerketan, nola estatu mailan, hala Europa mailan. Gai hauetan jardun du nagusiki: gamifikazioa eta joko-diseinua, User Experience (UX), interakzio-sistemak, Gauzen Internet (IoT), Zerbitzuetara bideratutako sistemak (SOA), cloud computing, teknologia semantikoak eta modeloek gidatutako garapena. 2012az geroztik, Batzordearen kanpo aditua eta begiralea da, eta finantzatutako proposamenak nahiz proiektuak aztertzen ditu. 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: