NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Merkataritza elektronikorako marketina: nola landu gure Ads estrategia (online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Ikastaro honetan, merkataritza elektronikorako onlineko publizitatean zure estrategiari ekiteko oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzu. Gure merkataritza elektronikoa sustatzeko Googlek eta Facebookek dituzten publizitate-plataformak ezagutuko dituzu, eta bezeroari salmenta unera arte laguntzeko customer journey horren fase bakoitzean zer aukera interesgarri dauden ikusiko duzu...

Teoria eta aplikazio asko ikusiko ditugu, benetako adibideen bidez.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua. 

 

Egitaraua

1. eguna - (ekainaren 22a)

  • Zer da customer journey?
  • Nola ezarri helburuak
  • Nola definitu xede-publikoa

2. eguna - (ekainaren 23a)

  • KPI nagusiak
  • Merkataritza elektronikorako kanpaina-motak
  • Kanpaina adimendunak

3. eguna - (ekainaren 24a)

  • Facebooken publizitate-kanpainen egitura
  • Zure produktu-katalogoa saltzeko audientziak hautatzea
  • Optimizatzea bihurketak lortzeko

 

Irakasleak:

Iñaki García, LIN3S-ren bazkide sortzailea. LIN3S-ko Negozio Garapeneko eta Marketin Digitaleko arduraduna da, eta marka hauekin egiten du lan, besteak beste: Guggenheim Bilbao, Euskalduna, Forum Sport, El tiempo.es, Uno de 50, Eroski, BM Supermercados eta Laboral Kutxa.

Txema Rodriguez LIN3S-ko SEM eta proiektu-kudeatzailea da. Google Ads-en estrategia eta haren kanpainak aztertzen eta optimizatzen ditu. Gainera, Google Ads Exact Match-en gaitze- eta ziurtatze-ikastaroko trebatzailea da.

Azahara Arjona LIN3Sko kontu-kudeatzailea eta marketin-estrategiaren arduraduna da, eta sare sozialetako kanpainen kudeaketan aditua (Social Ads).

 

Dirigido a

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • nterneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

 

Informazio gehigarria

Ikastaro hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: