NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Marketing industriala: Normaltasun-egoera berrian beren negozioak haztea nahi duten industriako enpresentzako soluzio digitala (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2020/09/24-tik aurrera 2020/09/25 arte: Online
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Koronabirusaren krisialdian mundu digitalak ekarri dizkigun egoera berrietan, nola saldu?

Gaur egungo bezeroei eta salmenta-aukera berriei begira, hori da zure negozio-planaren erronka berria, industriaren sektoreak datozen hilabete eta urteetan barneratu beharko duena.

COVID-19aren ondorengo garaiotan, fakturazioak behera egin du, eta negozioaren balio-kate osoari eragiten dio horrek.

Marketin digitaleko estrategia bat duten industria-sektoreko enpresak gorantz nola egiten ari diren jakiteak atzeraldi ekonomiko honetatik eta etorriko direnetatik ateratzeko ideia eta bide berriak erakutsiko dizkizu.

Trebakuntza hau zuretzat da, baldin eta:
  • Industriaren sektorean bazaude
  • B2B salmentak egiten badituzu
  • Zeure buruari galdetzen badiozu ea nola fakturatuko duzun datozen hilabete eta urteetan
Ikastaro hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.

15 lagunentzat mugatua.

Helburuak

  • Marketin digitaleko estrategia bat martxan duten industria-sektoreko enpresek dagoeneko zer onura duten ikustea.
  • Sektorean hobekien zer tresnak funtzionatzen duten jakitea:

- Erakartze-marketina (inbound) + Marketin Automatizatua

  • Industriako enpresentzat marketin automatizatuak duen garrantzia.
  • CRM adimendunari esker zure talde komertzialen salmentak nabarmen hobetzen jakitea.
  • Industrian baliozko edukia zein den ulertzea, arrakastaren gakoa.
  • Plan komertzialean ekintza digitalen itzulkina neurtzeak eta kontrolatzeak zer garrantzi duen ulertzea.

Norentzat

  • Marketineko zuzendariak, marketin digitalak beren komunikazio-eta salmenta-estrategiak nola indartu ditzakeen ikusteko.
  • Marketin digitalak industrian zer aukera dituen jakin nahi duten zuzendari nagusiak.

Hizlaria

Asier Elorriaga Astigarraga, Marketineko diplomaduna (CIM). Marketin Digitaleko graduondoko bat egin du Abat Oliva Unibertsitatean. Berez da ekintzailea, eta gofans.es, lindedinbranding.es eta smarketingindustrial.com sortu ditu. Gainera, esperientzia zabala du salmenten alorrean, eta kontu handiak eskuratu izan ditu, hala nola Fagor Industrial, Triennekens Taldea eta Bilbao Basket.

Hurrengo edizioak

Online

Data: 2020/09/24-tik aurrera 2020/09/25 arte

Prezioa: 30 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 09:30 - 12:00 tara
  • Iraupena: 5 ordu
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Asier Elorriaga Astigarraga (Smarketing Industrial)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: