NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Marketinaren munduko automatizazioak (online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2020/06/11: Online
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Zalantzarik gabe, langile eta negozio jabe guztiak honetan ados daude: zeregin guztiak egiteko denbora falta zaie. Produktibitatearena ez da gauza berria, denok nahi dugu produktiboagoak izan gure lanaldian, baina egia da batzuetan gure lanaren mekanikak berak behartzen gaituela zeregin batzuk alferrik egitera edo behin eta berriz egitera.

Jardunaldi honetan ezagutuko duzu zer aukera dauden marketinaren munduan zereginak eta txostenak automatizatzeko. IFTTT edo Zapier moduko tresnak ikusiko ditugu. Zure sare sozialak, eskarien kudeaketa, marketineko emaila eta txostenak automatizatzen lagunduko dizute tresna horiek.

Zapak sortzen ikasiko duzu, If this then that (X gertatzen bada, egin Y) oinarri hartuta, eta horrela tresna horiek zure aliatu bihurtuko dira zure egunerokoan. Jardunaldi honen helburua da ezagutzea zer egin dezakegun modu eraginkorragoan eta efizienteagoan lan egiteko.

Lantegi hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.

15 lagunentzat mugatua.

Helburuak:

 

Zure lanaldia optimizatzea eta zure lanari balio gutxi ematen dioten zeregin errepikakorrak egitetik libratzea, zereginen automatizazioaren bitartez.

Norentzat:

Ikastaro hau egunero sortzen diren prozesu errepikakorrak laburtzen interesa duten marketin kudeatzaile eta langile mota guztientzako egokia da. Bertan Zapier eta IFTTT-ri eman dakizkiokeen erabilera ezberdinak ikusiko ditugu

Edukia:

  • Zer da automatizazioa. Zergatik automatizatu?
  • Zer dira Zapier eta IFTTT eta lehenengo pausoak
  • Erabiliko diren erreminten aurkezpena
    • Trello
    • Mailchimp
    • Typeform
    • Evernote
    • Google: Spreadsheets, Calendar, Gmail, Forms…
    • Almacenamiento: DropBox, Drive, OneDrive, Box
    • Toggl, Calendly
    • RRSS: Instagram, Twitter, LinkedIn, Pinterest…
  • Marketing saileko lanak
  • Produktibitate lanak
  • Antolakuntzako lanak

 


Hurrengo edizioak

Online

Data: 2020/06/11

Prezioa: 30 €

  • Agentzia koordinatzailea: Garaia Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 09:00 - 12:00 tara
  • Iraupena: 3 o.
  • Antolatzailea: Garaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Fran Murillo (Mondragon Unibertsitatea)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: