NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Marketinaren automatizazioa (Euskal Encounter)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Milaka profesionalek egiten dituzte web-orriak, dendak eta posizionamendua. Garrantzitsua, baina, tresna horiek guztiek saltzea lortzea da.

Marketinaren automatizazioarekin, lor daiteke, prozesu eta prozedura horiek konfiguratutakoan, gizakiak ez parte hartu beharrik izatea bihurketan, software egokiarekin automatikoki gauzatzen direlako mezu elektronikoak, jakinarazpenak eta ekintzak. Hala, gure ahaleginak bezero berriak lortzera bidera ditzakegu, sistema hori elika dezaten.

Marketinaren automatizazioa zirkulazioa erakartzen dugunean hasten da, eta, Internet eta beste komunikabide eta kanal batzuen bidez hautemandako bezero potentzial berriekin bihurketak sortu arte luzatzen.

Berritzailea da teknologia marketinaren munduan erabiltzeko era hori, eta, gaur egun, startupak eta zailtasun ekonomikoak dituzten enpresak ari dira aplikazio berritzaile horretaz probetxuz baliatzen.

Helburuak

Iraultza gertatzen ari da startupen munduan, eta gertaera hori garatzen lagundu nahi dugu. Marketina automatizatzeko teknikak aplikatuz gero, bermatua dago arrakasta.

Norentzat

Enpresa, produktu edo zerbitzu bat hazarazten ari den ekintzaile, sortzaile, zuzendari, programatzaile edo pertsona oro. Bezero berriak lortzea (eta lehengoei eustea) garrantzitsua bada negozio baterako, hauxe da tresna egokia. Bezeroak garrantzitsuena izanik, bezeroak lortzen, haiei eusten eta gure konpainia aberasten ikasiko dugu.

Egitaraua

  • Nola sortzen den marketina automatizatzeko kanpaina bat
  • Zer behar den inbutu bat sortzeko
  • Adibidea: marketina automatizatzeko inbutu bat
  • Marketinaren automatizazioko etiketak
  • Abiarazleak

Izena emateko

Ekitaldi hau 2017ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: