NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
MailChimp: Datuen Babeserako Araudi Orokorra betetzea errazteko tresnak (eguneratua)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  7 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
MailChimp-ek hainbat tresna barne hartu berri ditu Datuak Babesteko Araudi Orokorra betetzea errazagoa izan dadin. Tresna berriek erabiltzailearen onespena jaso eta gordetzeko formulario berriak barne hartzen dituzte; halaber, erabiltzaileen datu-basearen kudeaketa hobetu dute.

Formularioek (araudiaren betekizunei egokituta daudenek) datuak biltzeko berariazko onespen esplizitua barne hartzen dute, opt-in bikoitzarekin. Horrez gain, aldez aurretik zerrendan zeuden erabiltzaileen onespena jasotzeko lana errazten du.

Hona hemen formularioen ezaugarri berriak:

  • erabiltzailearen datuak erabiltzeko baimena ematen duen testu informatiboa.
  • komunikazio-kanalak hautatzeko egiaztapen-laukiak: e-maila, iragarkiak sarean, SMSak, WhatsAppa...
  • zure Pribatutasun Politika eta Baldintza propioetarako espazioa.
  • MailChimp-en baimen-baldintzak.
  • Europar Batasunean - Ameriketako Estatu Batuetan transferentziak egiteko legeriaren betearazpena.
  • onespen-erregistroa.
  • jasotako informazioa bezeroak berak eguneratzeko aukera izatea.

Helburuak

  • MailChimp-prestazio berrien erabilera gehitzea Datuen Babeserako Araudi Orokorra betetzera egokitzeko, datu-baseen kudeaketarako, erabiltzaileen arreta hartzeko eta kanpaina-bidalketetarako.

Nori zuzenduta

Enpresaren edo negozioaren komunikazioetan dagoeneko Mailchimp erabiltzen duten edozein sektoreko profesionalei zuzenduta. Tailerra behar bezala betetzeko, MailChimp kontu bat izatea komenigarria da. 

Egitaraua

  • Harpidetza berriak - Onespena jaso eta erregistratzea
  • Araudiaren betekizunei egokituta dauden Mailchimp-en formulario berriak
  • Erabiltzailea informatzea
  • Erabiltzaileak zer jaso nahi duen erabakitzen du
  • Pribatutasun Politika eta Baldintzak
  • Europar Batasunean - Ameriketako Estatu Batuetan transferentziak egiteko legeriaren betearazpena
  • Erabiltzailearen datu-aldaketen formularioak
  • Zerrendak ooptimizatzeta eta datu-baseak batzea
  • Segmentuen kudeaketarako TALDEAK eta TAG-ak erabiltzea

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: