NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
MailChimp aurreratua: reportak, datu-baseak eta formularioak - Meatzaldea

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2020/03/17: Valle de Trapaga-Trapagaran (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
MailChimp enpresa-eremuan oso ezarrita dagoen email marketineko plataforma bat da, eta gaitasun handia du bidalitako kanpainei buruzko emaitzak aztertzeko, baita gure datu-baseko erabiltzaileak kudeatzeko erreminta eta utilitate anitz ere.

"MailChimp: email bidezko marketin sozialagoa, irekiagoa eta kolaboratiboagoa" izeneko tailerrari jarraipena emateko asmoz, zeinak MailChimp delakoaren oinarriak erakusten baitituen, bigarren tailer aurreratu honetan, besteak beste, honako alderdi hauek sakonduko ditugu: datu-basearen kudeaketa aurreratua, lortutako txostenen analisia, remarketing-ekintzak, erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatzea eta aplikazioaren datu-basean erabiltzaileak zuzenean erakartzeko tresnak. 

Betekizunak

MailChimp-eko kontua funtzionatzen izatea eta aldez aurretik kanpainak osatzeari eta bidaltzeari buruz zerbait jakitea gomendatzen dizuegu. 

 

Helburuak  

  • Egindako bidalketen emaitzei buruzko txostenak aztertzeko teknikak menperatzea erabakiak hartzeko gaitasuna edukitzearren. 
  • Taldeen eta segmentuen bidezko datu-base aurreratuen kudeaketa ezagutzea eta aurreko kanpainetako emaitzak erabiltzea. 
  • Izena emateko formularioak pertsonalizatzen, datu-baseak eguneratzen, harpidetzak eguneratzen etab. ikastea.

Ikastaroaren helburuak praktikaren bidez lortuko dira. Sarrera teorikoaren ostean, zenbait ezagutza aplikatuko dira, eta zenbait adibide praktikoren bidez barneratuko ditugu edukiak; adibideak zuzenean ordenagailuan egingo ditugu. 

Norentzat

MailChimp erreminten erabileran eta emaitzen txostenen erabilgarritasunean, datu-baseen kudeaketan eta informazioa lortzeko galdeketen kudeaketan sakontzeko beharra duten sektore guztietako profesionalentzat. 

Egitaraua

  • Audientziaren kontzeptu berria.
  • Doako kontuen muga berriak.
  • Datuen kudeaketa.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO).
  • Erabiltzailearen eskubideen kudeaketa.
  • Zerrenda bakarrerantz - Taldeak.
  • TAG-en erabilera.
  • TAG-en eta Taldeean arteko desberdintasunak.
  • Hainbat zerrenda erabiliz arazoak konpontzea.
  • Segmentuak sortzea.
  • Segmentazio aurreratua bidalketetan.
  • Datu-baseen inprimakiak.
  • Itzulpena.
  • Datuak biltzeko inprimakia diseinatzea.
  • Datuak eguneratzeko inprimakia.
  • Baja emateko inprimakia.
  • Opt-in bikoitza.
  • Gainerako inprimakiak.
  • Bajen analisia eta kudeaketa.
  • Erreboteen kudeaketa eta arrazoiak.
  • Txostenen analisi sakona.
  • Txostenak eta helburuak betetzea.
  • Erabiltzaile bakoitzeko jarraipena.
  • Datuak ustiatzea etorkizuneko kanpainetan erabiltzeko.
  • Remarketing-a.
  • SPAM-a ekiditea.

 

Izena emateko

Meatzaldeko Behargintzak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute.

Hurrengo edizioak

Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute

Valle de Trapaga-Trapagaran (Bizkaia)

Data: 2020/03/17

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Teknologia Berrien Gela (Nafarroa kalea, 19. 48510 Trapagaran)
  • Ordutegia: 09:30 - 13:30 tara
  • Iraupena: 4 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Daniel Arrilucea

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: