NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
MailChimp 2018: Datuen Babeserako Araudi Orokorrerako tresnak eta beste berrikuntza batzuk

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  6 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2018/09/26: Zamudio (Bizkaia)
  • 2018/10/09: Gipuzkoa
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
MailChimp-ek hainbat tresna barne hartu berri ditu Datuak Babesteko Araudi Orokorra betetzea errazagoa izan dadin. Tresna berriek erabiltzailearen onespena jaso eta gordetzeko formulario berriak barne hartzen dituzte; halaber, erabiltzaileen datu-basearen kudeaketa hobetu dute.

Formularioek (araudiaren betekizunei egokituta daudenek) datuak biltzeko berariazko onespen esplizitua barne hartzen dute, opt-in bikoitzarekin. Horrez gain, aldez aurretik zerrendan zeuden erabiltzaileen onespena jasotzeko lana errazten du.

Hona hemen formularioen ezaugarri berriak:

  • erabiltzailearen datuak erabiltzeko baimena ematen duen testu informatiboa.
  • komunikazio-kanalak hautatzeko egiaztapen-laukiak: e-maila, iragarkiak sarean, SMSak, WhatsAppa...
  • zure Pribatutasun Politika eta Baldintza propioetarako espazioa.
  • MailChimp-en baimen-baldintzak.
  • Europar Batasunean - Ameriketako Estatu Batuetan transferentziak egiteko legeriaren betearazpena.
  • onespen-erregistroa.
  • jasotako informazioa bezeroak berak eguneratzeko aukera izatea.

 

Horrez gain, azken eguneraketetan, MailChimpek landing pages delakoak sortzeko aukera jaso du, baita Facebook eta Instagramen iragarkiak jartzeko eta kanpainak automatizatzeko ere.

Landing pages delakoek erabiltzaile edo bezeroen "arreta deitzea" dute helburu, zerbait saltzeko edo bezeroak zure jakinarazpenetara harpidetu daitezen lortzeko. Lurreratzeko orrietan zure produktuak nabarmendu ahal izango dituzu, baita deskontuak eta beherapenak iragarri, aurresalmentak edo harpidetza sustatu eta zozketen edo deskargen truke datuak bildu ere.

Gainera, MailChimpek edozein kontu erabiliz (baita doakoak ere) kanpaina automatikoak egiteko aukera ematen du. Orain posible da aurreko kanpainen emaitzen arabera beste kanpaina batzuk sortzea edo esteka jakin bat "ireki ez dutenentzako" edo "klikatu dutenentzako" kanpainak sortzea, euren interesekoa den informazioa bidaltzeko edo mezuak indartzeko.

Interfazearen azken aldaketei esker, bidalketak segmentuka eta taldeka segmentatzeko modua alda dezakezu, funtzionamendua hobetuz; gainera, txantiloi berriak eta pop-up datuak biltzeko formularioak barne har ditzakezu.

 

Nori zuzenduta

Enpresaren edo negozioaren komunikazioetan dagoeneko Mailchimp erabiltzen duten edozein sektoreko profesionalei zuzenduta. Tailerra behar bezala betetzeko, MailChimp kontu bat izatea komenigarria da.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

Hurrengo edizioak

Beteta

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2018/09/26

Prezioa: 30 €

Lekuak agortuak. Itxarote zerrendaren izen ematea.
Pertsona batek aurreinskripzioa egiten badu ikastaroko plazak agortu ondoren, itxaron-zerrendan sartuko da azken orduko bajaren bat badago ere. Ikastaroa berriro antolatzen bada, itxaron-zerrendan daudenei abisatuko zaie.
  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204
  • Ordutegia: 09:30 - 13:30 tara
  • Iraupena: 4 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Daniel Arrilucea
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago

Gipuzkoa

Data: 2018/10/09

Prezioa: 30 €

  • Agentzia koordinatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Lekua: BIC Gipuzkoa. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia
  • Ordutegia: 09:00 - 13:00 tara
  • Iraupena: 4 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Miramon Enpresa Digitala
  • Honek emana: Daniel Arrilucea
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: