NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
"Learn by doing": negozioaren irudia eta marka (eginez ikasi)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Tailer honen helburua da herriko dendek Interneten duten presentzia hobetzea, sarea dagoeneko ezagutzen gaituzten bezeroentzako zein bezero potentzialentzako erakusleihoa izan dadin. Horretarako, "Learn by doing" metodologia jarraituko dugu (betiko "eginez ikasi"), merkatariek beren negozioak Interneten duen ikusgarritasuna kontrolatu ahal izan dezaten.

"Lea-Artibaiko TIC Astea-ren" lehenengo edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, Leartibai Garapen Agentziak eta Enpresa Digitalak antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Lear-Artibaiko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

Metodologia:

Lau egunetan zehar banatuko den 8 orduko kurtsoa, "eginez ikasi" (learn by doing) filosofian oinarritua. Bertan, dendako erakusleiho fisikoaz haratago, irudiak eta markak daukan garrantzia azpimarratuko da. Erosi eta saltzeko moduak aldatzen ari dira, batik bat belaunaldi gazteentzat, zeintzuk etorkizuneko kontsumitzaileak izango diren, eta, egoera horretara egokitzea beharrezkoa da. Metodologia praktiko, dinamiko eta partehartzailean oinarritua, non partehartzaile bakoitzak ordenagailu bat izango duen. Lortu nahi dena da, partehartzaileek oinarrizko informazio eta formakuntza bat jasotzea, eta, horrela, bertan ikasitako ondoren bere komertzioaren egunerokotasunean aplikatu ahal izatea bere kontura.

Nori Zuzendua:

Merkatariak eta mikroenpresak.

Formatzailea nor da:

Mondragon Unibertsitateko Ingenieritza Fakultateko eta Informatika Saileko irakasle eta adituak.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, jo: blarrinaga@leartibai.com / merkataritza@leartibai.com / telefonoa 94 683 34 95.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: