NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Lantegia: Ikasi zure mugikorrarekin bideoak ekoizten zure proiektuaren salmentak hobetzeko (online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2020/06/05-tik aurrera 2020/06/19 arte: Online
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania

Konektatu zure audientziarekin, transmititu zure balioa eta areagotu zure eragina eta salmentak.

Beren mugikorrekin bideoak ekoizten ikasi nahi duten profesional eta mikroETE-ei zuzendutako lantegia, egungo bezeroekin edo bezero potentzialekin konektatzeko, beren balio-eskaintza modu bereizgarrian transmititzeko, bideo-komunikazioaren inpaktua handitzeko eta salmentak hobetzeko.

Zure negozio edo enpresarako mugikorrarekin bideoak sortu nahi badituzu, behar dituzun osagai bakarrak dira belaunaldi berriko smartphone bat (iOS edo Android), edizio-aplikazio bat, mikrofono bat eta tripode bat.

Baina, bideoa ekoizteaz gainera, zure ikuslearekin konektatu eta haren arreta erakarri nahi baduzu, zure balio bereizgarria transmititu eta modu argi, hurbil eta zirraragarrian komunikatu nahi baduzu, bideoa grabatu eta editatu baino zerbait gehiago beharko duzu. Hori da, hain zuzen, online lantegi berri honetan treba dezazun proposatzen dizudana.

Bideo bidezko komunikazioa erabili nahi baduzu, konektatzeko, bereizteko eta saltzeko, zure bezeroak lehenik eta behin ulertu behar du nola egiten dion mesede kontatzen ari zaren mezuak eta istorioak. Zure bideoaren mezua eta narratiba lantzea baliagarria izango zaizu zure ikuslearen arreta erakartzeko eta hari proposatzen ari zaren “salmenta-istorioan” konektatzen eta sartzen laguntzeko.

Ezer grabatu aurretik zure bideoaren mezua eta narratiba lantzeak lagunduko dizu jakiten zer den beharrezkoagoa grabatzea eta zer ez. Gainera, narratibak garrantzian zentratzen lagunduko dizu: zure mezua modurik argienean, hurbilenean eta zirraragarrienean komunikatzen, efektuekin eta alderdi teknikoekin bidean galdu gabe.

Azkenik, editatzean, zure bideoaren mezuak eta narratibak “aingura” eginkizuna beteko dute, hau da, foku eta asmo handiagoarekin editatzen lagunduko dizute, eta errazago detektatuko dute zure bideoaren zein zati diren funtsezkoak eta zein den hobe baztertzea. Horri esker, denbora asko aurrezten da.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Helburuak

  • Arreta piztuko duen eta zure ikuslearekin edo bezeroarekin konektatuko duen mezua eta narratiba lantzea.
  • Ondorengo grabazioa erraztuko duen sistema edo plan xume bat prestatzea.
  • Ikus-entzunezko kontakizun bat grabatzea zure mugikorreko bideo-kamerarekin (aurrealdekoa edo atzealdekoa).
  • Modu argi, hurbil eta zirraragarrian komunikatzea.
  • Zure mugikorrarekin bideo-edizioak arin egitea.
  • Edizioa egokitzea bideoa partekatuko den plataformara, bideo horrek inpaktu handiagoa lor dezan.

 

Nori zuzendua

Beren mugikorrekin bideoak ekoizten ikasi nahi duten profesional eta mikroETE-ei zuzendutako lantegia, egungo bezeroekin edo bezero potentzialekin konektatzeko, beren balio-eskaintza modu bereizgarrian transmititzeko, bideo-komunikazioaren inpaktua handitzeko eta salmentak hobetzeko.

 

Programa

Hiru saio indibidualek osatzen dute tailer hau. Saio indibidual bakoitzak 2 ordu iraungo du. Beren jardunari buruzko feedbacka jaso ahal izateko, lantegi honetako parte-hartzaileek, WhatsApp bidez, esleitutako zereginei buruzko kontsultak egin ahal izango dizkiote irakasle-erraztaileari saioen artean.

Online prestakuntza honetako saio bakoitzaren edukia eta dinamikak honela egituratzen dira:

1. saioa

  • • Bideoaren gaia aukeratzea. • Pertsona, plataforma eta helburua. • Mezua eta salmenta-narratiba lantzea. • Bideoaren egitura eta grabazio-plana lantzea. • 2. saiorako zeregina.

2. saioa

  • Grabatu aurretik prestatzea.
  • Smartphoneekin bideoa grabatzea.
  • Aurreko eta atzeko kamera: elkarrizketak, bideo-planoak eta autograbazioak.
  • Komunikazio argia, hurbila eta zirraragarria.
  • 3. saiorako zeregina.

3. saioa

  • Editatu aurretik prestatzea.
  • Nola editatu bideoa zure smartphonean modu eraginkorrean.
  • iOS eta Androiderako aplikazioen bidez smartphoneekin bideoa editatzea.
  • Edizioa egokitzea, bideoa partekatuko den plataforman inpaktu handiagoa lortzeko.

 

Lantegi honetan parte hartzeko baldintzak

  • Erdi- edo goi-mailako gamako mugikorra (iOS edo Android smartphonea), belaunaldi berrikoa (gehienez 2 urte).
  • 15 GB-ko espazio librea smartphonearen memorian.
  • Bateria kargatua eta kargagailua.
  • Aurikular pare bat.

 

Hurrengo edizioak

Online

Data: 2020/06/05-tik aurrera 2020/06/19 arte

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 10:00 - 12:00 tara (Saioak: ekainak 5, 12 eta 19)
  • Iraupena: 6 ordu
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Álvaro Andoin (Filmatu)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: