NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Kanban Maturity Model (KMM): Enpresa bizkortzeko zure gida (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2020/07/10: Online
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Zuzeneko onlineko mintegi bat, KMM Kanban Maturity Model-en bertsio berriaren atariko gisa. David J. Andersonek eta Teodora Bozhevak sortutako eredua da KMM, mundu osoko sektore batean baino gehiagotan 14 urtean Kanban metodologiarekin izandako esperientzia oinarri duena.

 

Kanban Maturity Model ereduak erakundeak 7 heldutasun-maila deskribatzen ditu, kultura-balioei, kudeaketa-praktikei eta negozioaren emaitzei dagokienez. Mintegian, Teodorak mailak azalduko ditu, enpresa errealen adibideetan oinarrituta, parte-hartzaile bakoitzak uler dezan zein den lan egiten duen erakundearen heldutasun-maila eta nola sakondu dezakeen haren arintasunaren garapenean.

Halaber, eredua erabiltzen ari diren enpresek lortutako arrakastaren eta irabazien gakoak aurkeztuko ditu.

Mintegia bereziki interesgarria izango da erakundean aldaketa bortitzik egin gabe beren prozesuen eraginkortasuna handitzea eta beren arintasuna eta erresilientzia garatzea helburu duten enpresentzat.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Egitaraua

  • KMM ereduak zer beharrei erantzuten dien
  • KMMrekin izandako benetako esperientziak
  • Nola hasi KMM erabiltzen

Norentzat

  • Agile munduko profesionalak eta antolakuntza aldatzeko ekimenen gidariak
  • Gerenteak, proiektu-kudeatzaileak, zerbitzu-kudeatzaileak...
  • Agile aplikatzen duten taldeetako kideak eta buruak

Baldintzak

Kanban metodoa ezagutzea edo metodoari buruz irakurtzea komeni da, Kanban Maturity Modeli buruz azalduko diren edukiak % 100 ulertu eta aprobetxatzeko.

Informazio osagarria

Parte-hartzaileek doan jasoko dituzte Kanban Maturity Model ereduari buruzko materialak. Hurrengo egunean beren erakundeetan erabiltzeko deskargatu ahal izango dituzte. Material didaktikoak eta ikusizkoak.

Hizlaria

Teodora Bozheva

  • Kanbaneko trebatzaile eta aholkulari akreditatua, Kanban Unibertsitateak 2013az geroztik ziurtatua. Espainian, Europan eta Estatu Batuetan jarduten du enpresak eta profesionalak Kanban metodologian trebatzen.
  • Kanban erabiltzen duten enpresei laguntzen die, beren proiektu eta zerbitzuen kudeaketa hobetzen eta haien arintasuna garatzen.
  • Sektore hauetan lan egin izan du: softwarearen garapena, IT zerbitzuak, banka, aseguruak, industria, osasun publikoa...
  • Kanban Maturity Model: A map to resilience, reinvention and customer satisfaction liburua idatzi zuen David J. Andersonekin batera.

 

Hurrengo edizioak

Online

Data: 2020/07/10

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 10:00 - 12:00 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Teodora Bozheva

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: