Helburuak
Egunerokoa gogorra da. Entrega-epeak, lan karga, bilerak… baina, denbora gutxira zikloz aldatzen den eremu batean beharrezkoa da eguneratuta egotea. Horregatik, etengabe formazioa jasotzen egoteaz gain, garrantzitsua da sektoreko beste profesionalen kontaktu sare bat izatea, eta baita ere, frontend-aren eremuko beste espezialista batzuk entzutea. KAIXOWORLD! Profesionalak elkartzeko gune bat da, eta bere helburua da, ezagutzak eguneratzea, harremanak lantzea eta aukerak berriak ikertzea.
Hitzlariak
- Maite Anaya
- Pertsonetan zentratutako diseinura bideratutako ikerketa
- Ezinbestekoa da erabiltzaileen beharrak ezagutzea izaera digitaleko inguruneetan esperientzia onak diseinatzeko. Ikerketa kualitatiborako tresnen bidez modu erraz eta fidagarri baten lortu daitezke pertsona errealen beharretan zentratutako diseinu eraginkorragoak. Alderdi humanoa da prozesu honetako motor nagusia.
- Jorge Aznar
- Agur Pixels!
- Hitzaldi honetan SVGk gure web proiektuetarako grafiko bektorialak sortzeko eskaintzen dizkigun aukera guztiak ikusiko ditugu. Proiektu baten ikonografia hasita, formatuaren irisgarritasuna, eta animazioen bidez bizitza hartu arte.
- Zuriñe Menéndez
- Ez dago HTMLrik DTDrik gabe
- Front-aren mundua geroz eta konplexuagoa da, eta geroz eta aukera gehiago eskaintzen ditu, horregatik, CSSkin egindako praktika onei buruz hitz egingo dugu, baita ere, proiektuak urrunetik gauzatzeari buruz.
- Jesús Gallent i Pérez
- Ulertzea: guztiaren oinarria
- Proiektu digitalak ez dira soilik teknologian oinarritzen, estrategien bidez lanak emaitzak lortzera bideratu behar dira. Horretarako, kontuan hartu behar ditugu honako gai hauek: marken balioa, ukiezinen kudeaketa edo lantaldeen sorkuntza.
Programa
9:00 - 9:15 Harrera
9:30 - Pertsonetan zentratutako diseinura bideratutako ikerketa - Maite Anaya
10:20 - Agur Pixels! - Jorge Aznar
11:10 Break. Coffee
11:30 - Ez dago HTMLrik DTDrik gabe - Zuriñe Menendez
12:20 - Ulertzea: guztiaren oinarria - Jesus Gallent i Perez
Informazio gehiago www.kaixoworld.com