Helburua
Tailerraren helburua programazioko kontzeptu konplexuago batzuetan sakontzea da; hasieran ez da erraza horien abantailak ikustea eta, horregatik, askotan ez dira aplikatzen eta galdu egiten da kode garbiago, adierazkorrago eta fidagarriagoa idazteko aukera.
Norentzat
JavaScript bidez ohiz garatzen duten eta lengoaia horri % 100eko etekina atera nahi dioten profesionalentzat da. Tailerraren diseinuari esker, aurrekoa ez baduzu egin, hurrengo ariketa egiteko aukera duzu; dena dela, parte-hartzaileek oinarria dutela ziurtzat ematen da. Ez da framework aurreraturik erabiliko (adibidez, Angular JS edo React).
"JavaScript garatzeko praktika onak" tailerra egin dutenek, tailer hau horren bigarren partetzat jo dezakete.
Edukia
• ES6ri buruzko zerbait (ECMASCRIPT 2015)
- Arrowfunctions
- Destructuring
- const/let
- Módule Import
• Programazioa funtzioekin
- Curry eta aplikazio partziala
- Konbinatu, apaindu, pipeatu
- Aldaezintasuna/purutasuna/gardentasuna-erreferentziala
- Zure kodea erraztu programazio funtzionala erabiliz
• TDD
- Testen bidez zuzendutako diseinua: zure kodean diseinu-arazoak topatzen
- TDD vs. Test First vs. Unit Testing
- Codeeconomics: programatzea garatzearen kostua murrizteko
- Nola testeatu kode asinkronoak
- Testing estrategia: test bisualak
Izena emateko
Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.
EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak