NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Jardunbide egokiak datuak bistaratzeko proiektuetan (online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Bizitzea egokitu zaigun mundu konplexu honetan, gero eta beharrezkoagoa da informazio kopuru handiak aurkeztea. Datuak bistaratzeko tresna guztiek funtzionaltasun indartsuak eskaintzen dizkigute, baina ezin dugu bistatik galdu pertsonentzat ulerterrazak izan behar direla. Diseinuaren oinarrien, informazioaren hierarkiaren eta irisgarritasunaren eta esperientziaren bitartez lortzen da hori.

Bi orduko klase honetan jardunbide onen eta txarren adibideak aztertuko ditugu, eta ikusiko dugu nola grafikoek, nahita edo nahi gabe, desinformazioa sortarazi dezaketen. Gainera, datuak aurkeztean, dashboard sortzean edo irudi bidezko informazioarekin lan egiteko beste edozein modutan kontuan hartu beharreko oinarri sendoak ezarriko ditugu.

Helburuak

Datuekin lan egiteko unean espiritu kritikoa sustatzea eta informazioa eraginkortasunez eta modu ulerterrazean trasmititzen duten hainbat jardunbide egoki partekatzea. 

Gaiak 

  • KOHERENTZIA
  • ZINTZOTASUNA
    • Oso erraza da datuekin engainatzea. Asmo ona ez da nahikoa
    • DESINFORMAZIOA
    • JARDUNBIDE OKERRAK
      • Nahita edo nahi gabe datuek errealitatearen pertzepzio okerra izatera eraman dezaketen adibideen eta kasuen azterketa .
  • INFORMAZIOAREN DISEINUA
    • Osaera
    • Informazioaren egitura
    • Kolorea
  • ARAZO NAGUSIAK
    • Diseinu eskasa
      • Ez oso profesionala
      • Akatsak
    • Informazio falta
      • Mundua ez da zuria edo beltza, gris asko dago; datu bat kentzeak, beraz, informazioaren esanahia aldatu dezake
    • Informazioaren lagina
      • Azpimarratuko diren datuen edo datu horiek aurkezteko moduaren aukeraketa 
      • Bistaratze aurretiko lanean hutsegiteak
    • Beste arazo batzuk
      • Hartzailea kontuan ez hartzea
      • Euskarria kontuan ez hartzea
      • Etab.
  • DISEINUA DENONTZAT
    • Ezin dugu inor bidean utzi
    • Irisgarritasuna datuekin egindako diseinuan
      • Pertzepzioa
      • Kolorea
      • Irakurgarritasuna / Irakurterraztasuna
      • Irakurketa mailak
      • Ingurunea eta gailuak
  • JARDUNBIDE ONAK
    • Informazioa argi eta modu irisgarrian erakusten duten proiektuen adibide eta kasuen azterketak
  • ERREFERENTZIAK

 

Prestatzaileak

Jorge Aznar.

Fronteko espezialista, sentsibilitate berezia duena eta datuak bistaratzeko proiektuetan diharduena.

https://www.linkedin.com/in/jorgeatgu/

 

Diego Rodríguez. 

Diseinatzailea, MEDIKTIV medikuntzako sektoreko startupean lan egiten duena.

https://www.linkedin.com/in/arketipo/

 

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: