NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Iruzur informatikoak gure ingurunean eta hauek nola ekidin

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 6 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/12/17: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • 2019/12/19: Vitoria-Gasteiz (Araba)
  • 2020/02/11: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Zer egingo zenuke zure enpresaren gerenteak e-mail bat bidaliko balizu presaz ordain diezaiozun faktura bat hornitzaile bati ohikoa ez den kontu batean? Ransomware batek eragiten badigu erreskatea ordainduko dugu gure datuengatik? CEOaren iruzurra, Pishinga, Ransomwarea… Ziurrenik aditu duzu termino hauetakoren bat azkenaldian edota albistegian ikusi. Aspalditik dago iruzurra interneten, baina duela urte batzuetako engainu ahalegin baldarrak gero eta sofistikatuagoak dira.

Jardunaldi honetan egun interneten ematen diren iruzur arriskutsuenetako batzuk erakutsiko dira, gure enpresei nahiz gure inguruko enpresei eragiten dietenak, eta hauengandik nola babestu gaitezkeen. Benetako adibideen bidez erakutsiko dira horiek, iruzur saiakera hauek pairatu dituzten enpresen adibideak.


Helburua

Jardunaldi hauen helburu nagusia da ezagutzera ematea gaur egun enpresatan dauden iruzur saiakera ezagunenak eta hauek nola ekidin.


Nori zuzendua

Interneten aurre egin behar diegun arriskuetan eta hauek ekiditeko hartu behar diren neurrietan interesa duten ezein eremutako profesionalei.


Programa: 

  • Ingeniaritza soziala:
    • Identitate ordezkatze erasoak: CEOaren iruzurra, faktura ordainketak…
    • Telefono bidezko iruzurra: ahotsa, SMSak…
  • Zentralitak hackeatzea: nork ordaintzen du faktura?
  • Online erosketak.
  • Nola lortzen dute gutaz horrenbeste jakitea.
  • Gure datu bahituak.
  • Atsedena - Kafea
  • Ziberdelituentzat aseguruak.
  • Teknika berriak: inteligentzia artifiziala, makinek guk baino bizkorrago ikasten dutenean (ahotsa, bideoa…).
  • Zer egin dezakegu?
    • Praktika onak.
    • Kontzientziazioa  eta entrenamendua. 

banner

Hurrengo edizioak

Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Data: 2019/12/17

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Lekua: Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeako Eraikin Nagusia. Mikeletegi Pasealekua 53. 20009 Donostia
  • Ordutegia: 09:30 - 12:30 tara
  • Iraupena: 3 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Miramon Enpresa Digitala
  • Honek emana: Miguel Fernández (Mondragon Unibertsitatea)

Informazio gehiago

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Data: 2019/12/19

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Araba Enpresa Digitala
  • Lekua: Arabako Teknologi Parkea (Vitoria-Gasteiz), Eraikin Nagusia
  • Ordutegia: 09:30 - 12:30 tara
  • Iraupena: 3 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Araba Enpresa Digitala
  • Honek emana: Miguel Fernández Arrieta (Mondragon Unibertsitatea)

Informazio gehiago

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2020/02/11

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina
  • Ordutegia: 09:30 - 12:30 tara
  • Iraupena: 3 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Miguel Fernández (Mondragon Unibertsitatea)

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: